DateAdd funtzioa

Emandako data bati data- edo ordu-barruti bat gehitzen dio hainbat aldiz eta lortzen den data itzultzen du.

Sintaxia:


DateAdd (tartea As String, zenbakia As Long, data As Date) As Date

Itzulera-balioa:

Data duen aldagaia.

Parametroak:

tartea - Hurrengo taulako kate-adierazpenetako bat, data- edo ordu-tartea zehazteko.

tartea (kate-balioa)

Azalpena

yyyy

Urtea

q

Hiruhilekoa

m

Hilabetea

y

Urteko eguna

w

Asteko eguna

ww

Urteko astea

d

Eguna

h

ordua

n

Minutua

s

Segundoa


zenbakia - Zenbakizko adierazpen bat, tartea balioa zenbat aldiz gehituko den (positiboa denean) edo kenduko den (negatiboa denean) zehazten duena.

data - Emandako data bat edo data bat duen Variant aldagai baten izen bat. tartea balioa zenbakia aldiz gehituko zaio data horri.

Data-literalei esker, uneko hizkuntzarekiko independenteak diren data-aldagai zehatzak adierazi daitezke. Literalak # traolekin inguratuta daude. Balizko formatuak honakoak dira:

Adibidea:


Sub example_dateadd
    MsgBox DateAdd("m", 1, #1/31/2004#) &" - "& DateAdd(date:=#2005-01-31#, interval:="m", number:=1)
End Sub

Emaguzu laguntza!