LibreOffice 24.8 laguntza
Barneko data-zenbakia itzultzen du data ISO formatuan duen kate batetik (UUUUHHEE edo UUUU-HH-EE).
Urtearen zatiak bi digitu (soilik UUHHEE formatuan, bereizlerik gabe, bateragarritasunagatik) edo gutxienez lau digitu izan behar ditu. Lau digiturekin, aurretik zeroak eman behar dira balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada; negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu; eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian, edo "-32768-01-01" baliotik "32767-12-31" baliora doan barrrutian, egon daiteke.
Baliogabeko data batek errorea emango du. 0 urtea ez da onartzeko, Aro Komunaren Aurreko azken eguna -0001-12-31 da eta Aro Komunaren hurrengo eguna 0001-01-01 da. 1582-10-15 aurreko datak egutegi gregoriano proleptikoan daude.
Data baten serieko zenbaki bat kate inprimagarri bihurtzean, esaterako Print edo MsgBox komandoa erabiltzean, eskualde-ezarpenaren egutegi lehenetsia erabiliko da eta 1582-10-15 eguna baino lehenagoko datak egutegi juliarrera alda daitezke, eta horren ondorioz, espero zenaren desberdina den data bat erakutsi. Erabili CDateToIso funtzioa data-zenbaki hori egutegi gregoriar proleptikoko kate-irudikapen bat bihurtzeko.
UUUU-HH-EE formatua, bereizleekin, LibreOffice 5.3.4 bertsiotik aurrera onartzen da. 100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak LibreOffice 5.4 bertsiotik aurrera onartzen dira, VBA bateragarritasun moduan ari ez bazara.
CDateFromIso(String)
Barneko data-zenbakia
Katea: Data ISO formatuan duen kate bat.
dateval = CDateFromIso("20021231")
dateval = CDateFromIso("2002-12-31")
biek itzultzen dute 12/31/2002 zure sistemako data-formatuan