Year funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko datatik itzultzen du urtea.

Sintaxia:


Year (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Zenbakia: Urtea kalkulatzeko erabiltzen den serieko data-zenbakia duen osoko adierazpena.

Funtzio hau DateSerial funtzioaren kontrakoa da, eta serieko dataren urtea itzultzen du. Adibidez, adierazpen honek


Print Year(DateSerial(1994, 12, 20))

1994 balioa itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExampleYear
    MsgBox "" & Year(Now) ,64,"Uneko urtea"
End Sub

Emaguzu laguntza!