WeekDay funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioek sortzen duten serieko data-zenbakiak ordezkatzen duen asteko egunari dagokion zenbakia itzultzen du funtzio honek.

note

Laguntza-orri honek Basic script-etan erabiltzen den WeekDay funtzioa deskribaten du. LibreOffice Calc-ek erabiltzen duen WeekDay funtzioa ezagutu nahi baduzu, begiratu laguntza-orri hau.


Sintaxia:


  WeekDay (SeriekoData, [AstekoLehenEguna])

Parametroak:

SeriekoData: Asteko eguna kalkulatzeko erabiltzen den serieko data-zenbakia duen osoko adierazpena.

AstekoLehenEguna: Asteko lehen eguntzat zein egun hartu behar den adierazten duen osoko balioa. Balio lehenetsia 0 da, alegia, sistemaren eskualde-ezarpenak erabiliko direla asteko lehen eguna zehazteko.

AstekoLehenEguna parametroak 0 eta 7 arteko balioak onartzen ditu. Beheko taulak balio bakoitzaren esanahia deskribatzen du:

Balioa

VBA konstantea

Deskribapena

0

vbUseSystemDayOfWeek

Erabili sistemaren eskualde-ezarpenak

1

vbSunday

Igandea (lehenetsia)

2

vbMonday

Astelehena

3

vbTuesday

Asteartea

4

vbWednesday

Asteazkena

5

vbThursday

Osteguna

6

vbFriday

Ostirala

7

vbSaturday

Larunbata


note

Goian zerrendatutako VBA konstanteak erabilgarri egoteko, VBA euskarria gaitu behar da. Informazio gehiagorako, begiratu VBASupport instrukzioaren laguntza-orria.


Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:

Hurrengo adibideak Now() funtzioa darabil uneko asteguna zehazteko.


Sub ExampleWeekDay
    Dim sDay As String
    ' Asteko eguna itzultzen eta erakusten du
    Select Case WeekDay( Now )
            Case 1: sDay="Igandea"
            Case 2: sDay="Astelehena"
            Case 3: sDay="Asteartea"
            Case 4: sDay="Asteazkena"
            Case 5: sDay="Osteguna"
            Case 6: sDay="Ostirala"
            Case 7: sDay="Larunbata"
    End Select
    msgbox "" + sDay,64,"da gaur"
End Sub

Hurrengo adibideak AstekoLehenEguna parametroaren erabilera azaltzen du, asteko lehen eguna asteartea dela onartuta.


  Dim someDay As Long
  ' 2021eko urtarrilaren 1a ostirala izan zen
  someDay = DateSerial(2021, 01, 01)
  ' "6" inprimatzen du, asteko lehen eguntzat igandea hartuta
  MsgBox WeekDay(someDay)
  ' "4" inprimatzen du, asteko lehen eguntzat asteartea hartuta
  MsgBox WeekDay(someDay, 3)

Emaguzu laguntza!