DateSerial funtzioa

Data balio bat itzultzen du zehaztutako urte, hilabete eta egunerako.

Sintaxia:


DateSerial (urtea, hilabetea, eguna)

Itzulera-balioa:

Data

Parametroak:

Urtea: Urtea adierazten duen osoko adierazpena. 0 eta 99 bitarteko balio guztiak 1900-1999 urtetzat hartzen dira. Barruti horretatik kanpoko urteentzat, lau digituak sartu behar dituzu.

Hilabetea: Zehaztutako urtearen hilabetea adierazten duen osoko adierazpena. 1etik 12ra bitarteko barrutia onartzen da.

Eguna: Zehaztutako hilabeteko eguna adierazten duen osoko zenbakia. Onartutako tartea 1-31 artekoa da. Ez da errorerik itzuliko 31 egun baino gutxiagoko hilabete batean existitzen ez den egun bat idatziz gero.

DateSerial funtzioak 1899ko abenduaren 30a eta emandako dataren arteko egun kopurua itzultzen du. Funtzio hau bi dataren arteko aldea kalkulatzeko erabil dezakezu.

The DateSerial function returns the data type Variant with VarType 7 (Date). Internally, this value is stored as a Double value, so that when the given date is 1900-01-01, the returned value is 2. Negative values correspond to dates before December 30, 1899 (not inclusive).

Onartutako barrutitik kanpo dagoen data bat ezartzen bada, LibreOffice Basic-ek errore-mezua itzuliko du.

DateValue funtzioa data duen kate gisa definitzen baduzu, DateSerial funtzioak aparteko zenbakizko adierazpen gisa ebaluatuko ditu parametroak (urtea, hilabetea, eguna).

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


  Sub ExampleDateSerial
  Dim lDate As Long
  Dim sDate As String
      lDate = DateSerial(1964, 4, 9)
      sDate = DateSerial(1964, 4, 9)
      msgbox lData ' 23476 itzultzen du
      MsgBox sDate ' returns 1964-04-09 in ISO 8601 format
  End Sub

Emaguzu laguntza!