Data-balioak bihurtzea

Ondorengo funtzioek data-balioak zenbaki kalkulagarri eta berriro lehengo balio bihurtzen dituzte.

DateSerial funtzioa

Data balio bat itzultzen du zehaztutako urte, hilabete eta egunerako.

DateValue funtzioa

Data bat adierazten duen kate baten Data objektua itzultzen du.

Itzulitako objektua irudikatzen da zehaztutako datari dagokion zenbakizko balio bakar gisa. Balio hori bi dataren arteko egun kopurua kalkulatzeko erabili daiteke.

Day funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko data-zenbakian oinarrituta hileko eguna adierazten duen balioa itzultzen du.

Month funtzioa

Urteko hilabetea DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko datatik itzultzen du.

WeekDay funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioek sortzen duten serieko data-zenbakiak ordezkatzen duen asteko egunari dagokion zenbakia itzultzen du funtzio honek.

Year funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko datatik itzultzen du urtea.

CDateToIso funtzioa

Data ISO formatuan itzultzen du, bereizlerik gabe (UUUUHHEE), DateSerial, DateValue edo CDateFromIso funtzioak sortutako serieko data-zenbaki batetik.

Urtearen zatiak gutxienez lau digitu ditu, aurretik zeroak dituela balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada. Negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu, eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian egon daiteke.

Ohar-ikonoa

100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak LibreOffice 5.4 bertsiotik onartzen dira.


CDateFromIso funtzioa

Barneko data-zenbakia itzultzen du data ISO formatuan duen kate batetik (UUUUHHEE edo UUUU-HH-EE).

Urtearen zatiak bi digitu (soilik UUHHEE formatuan, bereizlerik gabe, bateragarritasunagatik) edo gutxienez lau digitu izan behar ditu. Lau digiturekin, aurretik zeroak eman behar dira balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada; negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu; eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian, edo "-32768-01-01" baliotik "32767-12-31" baliora doan barrrutian, egon daiteke.

Baliogabeko data batek errorea emango du. 0 urtea ez da onartzeko, Aro Komunaren Aurreko azken eguna -0001-12-31 da eta Aro Komunaren hurrengo eguna 0001-01-01 da. 1582-10-15 aurreko datak egutegi gregoriano proleptikoan daude.

Iradokizun-ikonoa

Data baten serieko zenbaki bat kate inprimagarri bihurtzean, esaterako Print edo MsgBox komandoa erabiltzean, eskualde-ezarpenaren egutegi lehenetsia erabiliko da eta 1582-10-15 eguna baino lehenagoko datak egutegi juliarrera alda daitezke, eta horren ondorioz, espero zenaren desberdina den data bat erakutsi. Erabili CDateToIso funtzioa data-zenbaki hori egutegi gregoriar proleptikoko kate-irudikapen bat bihurtzeko.


Ohar-ikonoa

UUUU-HH-EE formatua, bereizleekin, LibreOffice 5.3.4 bertsiotik aurrera onartzen da. 100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak LibreOffice 5.4 bertsiotik aurrera onartzen dira, VBA bateragarritasun moduan ari ez bazara.


CDateToUnoDate funtzioa

UNOren com.sun.star.util.Date struct modura itzultzen du data.

CDateFromUnoDate funtzioa

UNOren com.sun.star.util.Date struct bat data-balioetara aldatzen ditu.

CDateToUnoDateTime funtzioa

Dataren ordu-zatia UNOren com.sun.star.util.DateTime struct gisa sartzen du.

CDateFromUnoDateTime funtzioa

UNOren com.sun.star.util.DateTime struct bat datu-balio bihurtzen du.

DateAdd funtzioa

Emandako data bati data- edo ordu-barruti bat gehitzen dio hainbat aldiz eta lortzen den data itzultzen du.

DateDiff funtzioa

Emandako bi data-balioren arteko data- edo ordu-tarteen kopurua itzultzen du.

DatePart funtzioa

DatePart funtzioak data baten zati jakin bat itzultzen du.

Emaguzu laguntza!