LibreOffice 25.2 laguntza
Hemen deskribatzen diren instrukzio eta funtzioak data eta ordua kalkulatzeko erabiltzen dira.
LibreOffice Basic-ek ordu- eta data-diferentziak kalkulatzeko aukera ematen dizu, ordu- eta datu-balioak zenbakizko balio bihurtzen baititu. Diferentzia kalkulatutakoan, funtzio bereziak erabiltzen dira balioak berriro ordu- edo data-formatu estandarretara bihurtzeko.
Data- eta ordu-balioak dezimal mugikorreko zenbaki bakarrean konbina ditzakezu. Datak osoko zenbaki bihurtzen dira eta orduak dezimal. LibreOffice Basic-ek Date aldagai mota onartzen du. Horrek dataz eta orduz osatutako denbora-zehaztapena eduki dezake.