SetAttr instrukzioa

Fitxategi baten atributuari buruzko informazioa ezartzen du.

Sintaxia:


SetAttr FitxategiIzena As String, Atributua As Integer

Parametroak:

FitxategiIzena: Atributuak probatu behar zaizkion fitxategiaren izena eta bide-izena. Bide-izena zehazten ez bada, SetAttr instrukzioak fitxategia uneko direktorioan bilatuko du. URL idazkera ere erabil dezakezu.

Atributua: Ezarri edo garbitu behar diren atributuak zehazten dituen bit-eredua:

Balioa

Izendatutako konstantea

Balioa

Definizioa

ATTR_NORMAL

0

Fitxategi normalak.

ATTR_READONLY

1

Irakurtzeko soilik diren fitxategiak.

ATTR_HIDDEN

2

Ezkutuko fitxategia


Hainbat atributu ezar ditzakezu dagozkien balioak EDO instrukzio logikoarekin konbinatuz.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

53 Fitxategia ez da aurkitu

70 Baimena ukatu egin da

Adibidea:


Sub ExampleSetGetAttr
 On Error Goto ErrorHandler ' Errore-maneiatzailearen helburua zehazten du
 If Dir("C:\test",16)="" Then MkDir "C:\test"
 If Dir("C:\test\autoexec.sav")="" Then FileCopy "c:\autoexec.bat", "c:\test\autoexec.sav"
 SetAttr "c:\test\autoexec.sav" ,0
 FileCopy "c:\autoexec.bat", "c:\test\autoexec.sav"
 SetAttr "c:\test\autoexec.sav" , ATTR_READONLY
 Print GetAttr( "c:\test\autoexec.sav" )
 End
ErrorHandler:
 Print Error
 End
End Sub

Emaguzu laguntza!