LibreOffice 24.8 laguntza
Lehendik dagoen direktorio bat datu-euskarritik ezabatzen du.
RmDir Testua As String
Testua: Ezabatu nahi duzun direktorioaren izena eta bide-izena zehazten dituen kate-adierazpena. URL idazkera ere erabil dezakezu.
Bide-izena zehazten ez bada, RmDir instrukzioak uneko bide-izenean bilatuko du ezabatu nahi duzun direktorioa. Hor aurkitzen ez bada, errore-mezua agertuko da.
Sub ExampleRmDir
MkDir "C:\Test2"
ChDir "C:\test2"
MsgBox Curdir
ChDir "\"
RmDir "C:\test2"
End Sub