GetAttr funtzioa

Bit-eredua itzultzen du. Eredu horrek fitxategi mota edo bolumen edo direktorio baten izena identifikatzen du.

Sintaxia:


GetAttr (Testua As String)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Testua: Fitxategi-zehaztapen argia duen kate-adierazpena. URL idazkera ere erabil dezakezu.

Funtzio honek fitxategi jakin baten atributuak zehazten ditu eta ondorengo fitxategi-atributuak identifikatzen lagundu dezakeen bit-eredua itzultzen du:

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

53 Fitxategia ez da aurkitu

Balioa

Izendun konstantea

Balioa

Definizioa

ATTR_NORMAL

0

Fitxategi normalak.

ATTR_READONLY

1

Irakurtzeko soilik diren fitxategiak.

ATTR_HIDDEN

2

Ezkutuko fitxategia

ATTR_SYSTEM

4

Sistemako fitxategia

ATTR_VOLUME

8

Bolumenaren izena itzultzen du

ATTR_DIRECTORY

16

Direktorioaren izena soilik itzultzen du.

ATTR_ARCHIVE

32

Fitxategia aldatu egin da azken babeskopia egin zenetik (Archive bit).


Atributu-bytearen bit bat ezarrita dagoen jakin nahi baduzu, erabili ondorengo kontsulta-metodoa:

Adibidea:


Sub ExampleSetGetAttr
On Error Goto ErrorHandler ' Errore-maneiatzailearen helburua zehazten du
 If Dir("C:\test",16)="" Then MkDir "C:\test"
 If Dir("C:\test\autoexec.sav")="" Then FileCopy "c:\autoexec.bat", "c:\test\autoexec.sav"
 SetAttr "c:\test\autoexec.sav" ,0
 FileCopy "c:\autoexec.bat", "c:\test\autoexec.sav"
 SetAttr "c:\test\autoexec.sav" ,1
 Print GetAttr( "c:\test\autoexec.sav" )
 End
ErrorHandler:
 Print Error
 End
End Sub

Emaguzu laguntza!