FileLen funtzioa

Fitxategien luzera bytetan itzultzen du.

Sintaxia:


FileLen (Text As String) As Long

Itzulera-balioa:

Long

tip

Erabili ScriptForge.FileSystem zerbitzuaren GetFileLen() metodoa tamaina 2 gigabyte-koa baino handiagoa izango dela espero bada.


Parametroak:

Testua: Fitxategi-zehaztapen argia duen kate-adierazpena. URL idazkera ere erabil dezakezu.

Funtzio honek fitxategi baten luzera zehazten du. FileLen funtzioa fitxategi ireki batetik deitzen bada, fitxategiak ireki baino lehen zeukan luzera itzultzen du. Fitxategi ireki baten uneko fitxategi-luzera ezagutzeko, erabili Lof funtzioa.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExampleFileLen
    MsgBox FileLen("C:\autoexec.bat")
End Sub

Emaguzu laguntza!