FileDateTime funtzioa
Fitxategi baten sortze- edo aldatze-data eta -ordua dituen katea itzultzen du.
Sintaxia:
FileDateTime (Testua As String)
Parametroak:
Testua: Fitxategi-zehaztapen argia (komodinik gabe) duen kate-adierazpena. URL idazkera ere erabil dezakezu.
Funtzio honek fitxategi baten sortze- eta aldatze-data eta -ordu zehatza zehazten ditu. Formatu honetan itzultzen du: "MM.DD.YYYY HH.MM.SS".
Zenbaki, data eta dibisen formatua kontrolatzeko eskualde-ezarpena ezar dezakezu LibreOffice Basic-eko LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Hizkuntzaren ezarpenak - Hizkuntzak erabiliz. Basic kodeko formatuan, leku dezimala (.) beti erabiltzen da zure eskualde-ezarpenean definitutako bereizle dezimalaren leku-marka gisa, eta dagokion karaktearekin ordeztuko da.
Gauza bera dagokie data-, ordu- eta moneta-formatuen eskualde-ezarpenei ere. Basic formatu-kodea eskualde-ezarpenaren arabera interpretatu eta bistaratuko da.
5 Prozedura-dei baliogabea
Adibidea:
Sub ExampleFileDateTime
MsgBox FileDateTime("C:\autoexec.bat")
End Sub