FileCopy instrukzioa

Fitxategi bat kopiatzen du.

Sintaxia:


FileCopy TestuaNondik As String, TestuaNora As String

Parametroak:

TestuaNondik: Kopiatzea nahi duzun fitxategiaren izena zehazten duen kate-adierazpena. Adierazpen horrek bide-izenari eta unitateari buruzko informazio osagarria eduki dezake. Nahi izanez gero, bide-izena URL idazkeran sar dezakezu.

TestuaNora: Iturburu-fitxategia non kopiatzea nahi duzun zehazten duen kate-adierazpena. Adierazpenak helburu-unitatea, bide-izena eta fitxategi-izena edo bide-izena URL idazkeran eduki dezake.

Ohar-ikonoa

FileCopy instrukzioa erabil dezakezu ireki gabe dauden fitxategiak kopiatzeko.


Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

76 Bide-izena ez da aurkitu

Adibidea:


Sub ExampleFileCopy
    FileCopy "c:\autoexec.bat", "c:\Temp\Autoexec.sav"
End Sub

Emaguzu laguntza!