CurDir funtzioa

Uneko bide-izena adierazten duen aldaera-katea itzultzen du.

warning

DOS sistema eragilekoak diren zenbait fitxategi- eta direktorio-funtzio ez dira dagoeneko eskaintzen LibreOffice aplikazioan, edo haien funtzioak mugatuak dira. Adibidez, ChDir, ChDrive eta CurDir funtzioak jadanik ez daude. Zenbait DOS propietate dagoeneko ez dira erabiltzen parametro gisa fitxategi-propietateak espero dituzten funtzioetan (adibidez, ezkutuko fitxategiak eta sistemaren fitxategiak bereizteko). Horrela, LibreOffice aplikazioak plataforma desberdinekiko independentzia-maila handiena lortu dezake. Beraz, eginbide hau beharbada kendu egingo da etorkizunean.


note

LibreOffice 7.1 bertsioko ScriptForge liburutegiak FileSystem zerbitzua berria dauka, erabiltzaile-scriptetan fitxategiak eta karpetak maneiatzeko.


Sintaxia:


CurDir [(Text As String)]

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Testua: Lehendik dagoen unitatea zehazten duen edozein kate-adierazpen, adibidez, "C" lehen disko gogorreko lehen partizioarentzat. Parametro hau Windowsen soilik erabiltzen da.

Unitaterik zehazten ez bada edo unitatea zero karaktereko katea ("") baldin bada, CurDir funtzioak uneko unitatearen bide-izena itzuliko du. LibreOffice Basic-ek errorearen berri emango du unitate-deskribapenaren sintaxia ez bada zuzena edo unitatea lehendik ez badago.

Funtzio honek ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

68 Gailua ez dago erabilgarri

7 Memoria nahikorik ez

51 Barneko errorea

Adibidea:


  Sub ExampleCurDir
      Dim sDir1 As String, sDir2 As String
      sDir1 = "C:\Test"
      sDir2 = "D:\Private"
      ChDir( sDir1 )
      MsgBox CurDir
      ChDir( sDir2 )
      MsgBox CurDir
  End Sub

Emaguzu laguntza!