ChDir instrukzioa

Uneko direktorioa edo unitatea aldatzen du.

warning

DOS sistema eragilekoak diren zenbait fitxategi- eta direktorio-funtzio ez dira dagoeneko eskaintzen LibreOffice aplikazioan, edo haien funtzioak mugatuak dira. Adibidez, ChDir, ChDrive eta CurDir funtzioak jadanik ez daude. Zenbait DOS propietate dagoeneko ez dira erabiltzen parametro gisa fitxategi-propietateak espero dituzten funtzioetan (adibidez, ezkutuko fitxategiak eta sistemaren fitxategiak bereizteko). Horrela, LibreOffice aplikazioak plataforma desberdinekiko independentzia-maila handiena lortu dezake. Beraz, eginbide hau beharbada kendu egingo da etorkizunean.


note

LibreOffice 7.1 bertsioko ScriptForge liburutegiak FileSystem zerbitzua berria dauka, erabiltzaile-scriptetan fitxategiak eta karpetak maneiatzeko.


Sintaxia:


ChDir Testua As String

Parametroak:

Testua: Direktorioaren bide-izena edo unitatea zehazten duen kate-adierazpena.

Ohar-ikonoa

Uneko unitatea soilik aldatu nahi baduzu, sartu unitatearen letra eta ondoren bi puntu.


Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

76 Bide-izena ez da aurkitu

Adibidea:


  Sub ExampleChDir
      Dim sDir1 As String, sDir2 As String
      sDir1 = "C:\Test"
      sDir2 = "D:\Private"
      ChDir( sDir1 )
      MsgBox CurDir
      ChDir( sDir2 )
      MsgBox CurDir
  End Sub

Emaguzu laguntza!