LibreOffice 24.8 laguntza
Atal honetan fitxategiak kudeatzeko funtzio eta instrukzioak deskribatzen dira.
Uneko bide-izena edo zehaztutako Windows unitatearena adierazten duen aldaera-katea itzultzen du.
Zehaztutako bilaketaren bide-izenarekin bat datorren fitxategi-izena, direktorio-izena edo unitate edo direktorio bateko fitxategi eta direktorio guztien izena itzultzen du.
Open instrukzioarekin irekitako fitxategiaren atzipen modua edo atzipen-zenbakia itzultzen du. Fitxategiaren atzipen-zenbakia sistema eragilearen arabera dago (OSH = Operating System Handle).
Fitxategi baten sortze- edo aldatze-data eta -ordua dituen katea itzultzen du.
Bit-eredua itzultzen du. Eredu horrek fitxategi mota edo bolumen edo direktorio baten izena identifikatzen du.
Sistema eragilearen araberako direktorio-bereizlea, bide-izenak adierazteko erabiltzen dena, itzultzen du.