LibreOffice 24.8 laguntza
Open instrukzioaren bidez ireki den fitxategi baten hurrengo idazketaren edo irakurketaren kokagunea zehazten du.
Ausazko atzipen-fitxategien kasuan, Seek instrukzioak atzitu behar den hurrengo erregistroaren zenbakia ezartzen du.
Beste fitxategi guztien kasuan, hurrengo eragiketa zein byte-kokagunetan gertatuko den ezartzen du Seek instrukzioak.
Bilatu [#]filePos, {filePos|recordNum}
fileNum: Open instrukzioan erabilitako data-kanalaren zenbakia.
filePos, recordNum: Hurrengo idazketa edo irakurketaren kokagunea. Kokagune hori 1 eta 2,147,483,647 bitarteko zenbaki bat izan daiteke. Fitxategi motaren arabera, kokaguneak erregistroaren zenbakia (ausazko moduko fitxategiak) edo byte-kokalekua (bitarra, irteera, erantsi edo sarrera moduko fitxategiak) adierazten du. Fitxategiko lehen bytearen kokagunea 1 da, bigarren bytearena 2, eta horrela hurrenez hurren.