Loc funtzioa

Irekitako fitxategiaren uneko kokagunea itzultzen du.

Sintaxia:


Loc(FileNumber)

Itzulera-balioa:

Long

Parametroak:

FitxategiZenbakia: Open instrukzioak dagokion fitxategiarentzat ezarritako fitxategi-zenbakia duen zenbakizko adierazpen oro.

Loc funtzioa irekitako ausazko atzipen-fitxategientzat erabiltzen bada, azkena irakurritako edo idatzitako erregistroaren zenbakia itzultzen du.

Fitxategi sekuentzialen kasuan, Loc funtzioak fitxategiaren kokagunea zati 128 itzultzen du. Fitxategi bitarretan, azkena irakurritako edo idatzitako bytearen kokagunea itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

52 Okerreko fitxategi-izena edo zenbakia

Emaguzu laguntza!