Eof funtzioa

Fitxategi-erakuslea fitxategi-amaierara heldu den zehazten du.

Sintaxia:


Eof (OsokoAdierazpena As Integer)

Itzulera-balioa:

Boolearra

Parametroak:

OsokoAdierazpena: irekitako fitxategi baten zenbakia aztertzen duen osoko adierazpen oro.

Erabili EOF errorerik ez gertatzeko sarrera lortzen saiatzean fitxategi amaiera pasa ondoren. Fitxategitik irakurtzeko Input edo Get instrukzioak erabiltzen badituzu, fitxategi-erakuslea irakurritako byte kopuruaren arabera aurreratzen da. Fitxategi amaierara heldutakoan, EOF funtzioak "True" (-1) balioa itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

52 Okerreko fitxategi-izena edo zenbakia

Adibidea:


Sub ExampleWorkWithAFile
Dim iNumber As Integer
Dim sLine As String
Dim aFile As String
Dim sMsg As String
    aFile = "c:\data.txt"
    iNumber = Freefile
    Open aFile For Output As #iNumber
    Print #iNumber, "Testuaren lehen lerroa"
    Print #iNumber, "Testuaren beste lerro bat"
    Close #iNumber
    iNumber = Freefile
    Open aFile For Input As iNumber
    While Not eof(iNumber)
        Line Input #iNumber, sLine
        If sLine <>"" Then
            sMsg = sMsg & sLine & chr(13)
        End If
    Wend
    Close #iNumber
    MsgBox sMsg
End Sub

Emaguzu laguntza!