LibreOffice 24.8 laguntza
Datuak karaktere mugatzaileak dituen testu-fitxategi sekuentzial batean idazten ditu.
Write [#fileNum] {,|;} expression [, …]
fileNum: Open instrukzioak dagokion fitxategiarentzat ezarritako fitxategi-zenbakia duen zenbakizko adierazpen oro.
expression zerrenda: Fitxategian sartuko diren aldagaiak edo adierazpenak, komaz bereizita.
Adierazpen-zerrenda kentzen bada, Write instrukzioak lerro hutsa eransten dio fitxategiari.
Fitxategi berri batean edo lehendik dagoen fitxategi batean adierazpen-zerrenda gehitzeko, fitxategia Output edo Append moduan ireki behar da.
Zuk idatzitako kateak komatxo bakunen artean daude, eta koma bidez bereizita. Adierazpen-zerrenda honetan ez dituzu mugatzaileak erabili behar.
Write instrukzio bakoitzak lerro-amaierako ikur bat ematen du azken sarrera gisa.
Dezimal-mugatzaileak dituzten zenbakiak eskualde-ezarpenaren arabera bihurtzen dira.