Line Input# instrukzioa

Fitxategi sekuentzial bateko lerro bat irakurtzen du eta aldagai batean sartzen du.

Sintaxia:

Line Input instrukzioaren diagrama


Line Input #fileNum, variable

Parametroak:

fileNum:: Irakurri nahi den informazioa duen fitxategiaren zenbakia. Fitxategia Open instrukzioaren bidez aurrez ireki behar da, INPUT gako-hitza erabiliz.

variable: Emaitza biltegiratzen duen aldagaiaren izena.

Line Input# instrukzioaren bidez, kateak irekitako fitxategitik aldagaira irakur ditzakezu. Kate-aldagaiak lerroz lerro irakurtzen dira lehen orga-itzuleraraino (Asc=13) edo lerro-jauziraino (Asc=10). Lerro-amaierako markak ez dira sartzen lortzen den katean.

Adibidea:

Emaguzu laguntza!