Input# instrukzioa

Irekitako fitxategi sekuentzialeko datuak irakurtzen ditu.

Sintaxia:

Input instrukzioaren diagrama


Input #fileNum {,|;} var1 [, var2 [, ...]]

Parametroak:

fileNum: Irakurri nahi diren datuak dituen fitxategiaren zenbakia. Fitxzategia Open instrukzioarekin ireki behar da, INPUT gako-hitza erabilita.

var: Zenbakizko edo testuzko aldagai bat, irekitako fitxategiaren balioak horri esleituko zaizkio.

Input# instrukzioak zenbakizko balioak edo kateak irakurtzen ditu irekitako fitxategi batetik, eta aldagai bati edo gehiagori datuak esleitzen dizkio. Zenbakizko aldagaiak lehen orga-itzuleraraino (Asc=13), lerro-jauziraino (Asc=10), zuriuneraino edo komaraino irakurtzen dira. Kate-aldagaiak lehen orga-itzuleraraino (Asc=13), lerro-jauziraino (Asc=10) edo komaraino irakurtzen dira.

Irekitako fitxategiko datuak eta datu motak "alda" parametrora pasatako aldagaien ordena berdinean agertu behar dira. Zenbakizko aldagai bati ez-zenbakizko balioak esleitzen badizkiozu, "alda" parametroari "0" balioa esleituko zaio.

Komaz bereizitako erregistroak ezin zaizkie kate-aldagaiei esleitu. Fitxategiko komatxoak (") ere ez dira kontuan hartzen. Karaktere horiek fitxategitik irakurri nahi baldin badituzu, erabili Line Input# instrukzioa testu-fitxategi soilak (karaktere inprimagarriak bakarrik dituzten fitxategiak) lerroz lerro irakurtzeko.

Datu-elementu bat irakurtzean fitxategiaren amaierara helduz gero, errorea gertatzen da eta prozesua abortatu egingo da.

Adibidea:


Sub ExampleWorkWithAFile
    Dim iCount As Integer, sFileName As String
    Dim sName As String, sValue As Integer
    sFileName = "C:\Users\ThisUser\data.txt"
    iCount = Freefile
    ' Idatzi datuak (gero Input bitartez irakurriko direnak) fitxategi batean
    Open sFileName For Output As iCount
    sName = "Hamburg" : sValue = 200
    Write #iCount, sName, sValue
    sName = "New York" : sValue = 300
    Write #iCount; sName, sValue
    sName = "Miami" : sValue = 459
    Write #iCount, sName, sValue
    Close #iCount
    ' Irakurri datu-fitxategi bat Input bitartez
    iCount = Freefile
    Open sFileName For Input As iCount
    Input #iCount, sName, sValue
    MsgBox sName & " " & sValue
    Input #iCount; sName, sValue
    MsgBox sName & " " & sValue
    Input #iCount, sName, sValue
    MsgBox sName & " " & sValue
    Close #iCount
End Sub

Emaguzu laguntza!