RGB Funtzioa [VBA]

Gorri, berde eta urdinez osatutako Long osoko kolore-balioa itzultzen du, VBA kolore-formularen arabera.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


RGB (Red, Green, Blue)

Itzulera-balioa:

Long

Parametroak:

red: Kolore konposatuaren osagai gorria (0-255) adierazten duen osoko adierazpena.

green: Kolore konposatuaren osagai berdea (0-255) adierazten duen osoko adierazpena.

blue: Kolore konposatuaren osagai urdina (0-255) adierazten duen osoko adierazpena.

warning

VBA bateragarritasun-modua dela eta (Option VBASupport 1),Long balioa horrela kalkulatzen da:
Emaitza = gorria + berdeax256 + urdinax65536.


Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Option VBASupport 1
Sub ExampleRGBVBA
Dim lVar As Long
    lVar = rgb(128,0,200)
    Print lVar; ' 13107328 itzultzen du
End Sub

Emaguzu laguntza!