Red funtzioa

Zehaztutako kolore-kode konposatuaren osagai gorria itzultzen du.

Sintaxia:


Red (KoloreZenbakia As Long)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

KoloreZenbakia: Osoko zenbaki luzeko adierazpena, edozein kolore-kode konposatu zehazten duena zeinetarako osagai gorria itzuliko den.

warning

VBA bateragarritasun-moduan (Option VBASupport 1), Red() funtzioa bateraezina da VBA koloreekin, RGB funtzioari [VBA] egindako aurreko deiaren kolorea igarotzen denean.


Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

tip

Kolore-aukeratzailearen elkarrizketa-koadroak kolore-kode konposatu baten osagai gorri, berde eta urdina xehatzen ditu, bai eta haren adierazpen hamaseitarra ere. Testuaren kolorea aldatuta eta Kolore pertsonalizatua hautatuta kolore-aukeratzailearen elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.


Adibidea:


Sub ExampleColor
Dim lVar As Long
    lVar = rgb(128,0,200)
    MsgBox "Kolorea: " & lAlda & " honakoa dauka:" & Chr(13) &_
        "gorria= " & red(lAlda) & Chr(13)&_
        "berdea= " & green(lAlda) & Chr(13)&_
        "urdina= " & blue(lAlda) & Chr(13) , 64,"koloreak"
End Sub

Emaguzu laguntza!