Green funtzioa

Zehaztutako kolore-kode konposatuaren osagai berdea itzultzen du.

Sintaxia:


Green (Kolorea As Long)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Kolorea: Osoko zenbaki luzeko adierazpena, kolore-kode konposatu bat zehazten duena. Kolore horren osagai berdea itzuliko da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

tip

Kolore-aukeratzailearen elkarrizketa-koadroak kolore-kode konposatu baten osagai gorri, berde eta urdina xehatzen ditu, bai eta haren adierazpen hamaseitarra ere. Testuaren kolorea aldatuta eta Kolore pertsonalizatua hautatuta kolore-aukeratzailearen elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.


Adibidea:


Sub ExampleColor
Dim lVar As Long
    lVar = rgb(128,0,200)
    msgbox "Koloreak: " & lAlda & " honako osagaiak ditu:" & Chr(13) &_
        "gorria = " & red(lAlda) & Chr(13)&_
        "berdea = " & green(lAlda) & Chr(13)&_
        "urdina = " & blue(lAlda) & Chr(13) , 64,"koloreak"
End Sub

Emaguzu laguntza!