Kolore-funtzioak

Atal honetan koloreak zehazteko erabiltzen diren exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen dira.

Blue funtzioa

Zehaztutako kolore-kode konposatuaren osagai urdina itzultzen du.

Green funtzioa

Zehaztutako kolore-kode konposatuaren osagai berdea itzultzen du.

Red funtzioa

Zehaztutako kolore-kode konposatuaren osagai gorria itzultzen du.

QBColor funtzioa

MS-DOS zaharragoan oinarritutako programazio-sistemaren bidez kolore-balio gisa pasatutako kolorearen RGB kolore-kodea itzultzen du.

RGB funtzioa

Osagai gorri, berde eta urdinez osatutako Long osoko kolore-balio bat itzultzen du.

RGB Funtzioa [VBA]

Gorri, berde eta urdinez osatutako Long osoko kolore-balioa itzultzen du, VBA kolore-formularen arabera.

Emaguzu laguntza!