Print# instrukzioa

Zehaztutako kateak edo zenbakizko adierazpenak pantailara edo fitxategi sekuentzial batera isurtzen ditu.

tip

Use Put# statement to write data to a binary or a random file. Use Write# statement to write data to a sequential text file with delimiting characters.


Sintaxia:

Print sintaxia


Print [#fitxategizenbakia,] adierazpena1[{;|,} [Spc(zenbakia As Integer);] [Tab(pos As Integer);] [adierazpena2[...]]

Parametroak:

fitxategizenbakia: Open instrukzioak fitxategi baterako ezarri duen fitxategi-zenbakia duen edozein zenbakizko adierazpen.

adierazpena: Inprimatuko den edozein zenbakizko edo katezko adierazpen. Adieazpen anitz sartu daitezke, puntu eta komaz bananduta. Koma bidez banatzen badira, adierazpenak hurrengo tabulazion koskatuko dira. Tabulazioak ezin dira doitu.

zenbakia: Spc funtzioak txertatuko duen zuriune kopurua.

pos: Zuriuneak zehaztutako kokaguneraino txertatuko dira.

Inprimatu beharreko azken adierazpenaren ondoren puntu eta koma edo koma agertzen bada, LibreOffice Basic-ek testua barneko bufferrean gordetzen du eta programa exekutatzen jarraitzen du inprimatu gabe. Amaieran puntu eta koma edo komarik ez duen beste Print instrukzio bat aurkitzen bada, inprimatu beharreko testu osoa aldi batean inprimatuko da.

Zenbakizko adierazpen positiboak aurrean zuriunea dutela inprimatzen dira. Adierazpen negatiboak aurretik minus ikurra dutela inprimatzen dira. Koma mugikorreko balioetan tarte jakin bat gainditzen denean, dagokion zenbakizko adierazpena idazkera esponentzialean inprimatzen da.

Inprimatu beharreko adierazpenak luzera jakin bat gainditzen duenean, bistaratzea hurrengo lerrora egokituko da automatikoki.

Ohar-ikonoa

Argumentuen artean Tab funtzioa txerta dezakezu, puntu eta komen artean irteera kokagune jakin batean koskatzeko, edo Spc funtzioa erabil dezakezu zuriune kopuru jakin bat txertatzeko.


Adibidea:

Emaguzu laguntza!