MsgBox instrukzioa

Mezu bat duen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.

Sintaxia:


   MsgBox prompt As String [,buttons = MB_OK [,title As String]]
   response = MsgBox( prompt As String [,buttons = MB_OK [,title As String]])

Parametroak:

prompt: Elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratutako kate-adierazpena. Lerro-jauziak txertatzeko, erabili Chr$(13).

title: Elkarrizketa-koadroaren izenburu-barran bistaratutako kate-adierazpena. Erabiltzen ez bada, izenburu-barrak aplikazioaren izena erakutsiko du.

buttons: Elkarrizketa-koadroaren mota, bistaratuko diren botoien kopurua eta mota eta ikono mota zehazten dituen edozein osoko adierazpen. buttons parametroak bit-ereduen konbinazio bat adierazten du, hau da, elementuen konbinazioak sortu daitezke botoi bakoitzari dagokion zenbakia gehituta:

Izendun konstantea

Balio osoa

Definizioa

MB_OK

0

Bistaratu 'Ados' botoia soilik.

MB_OKCANCEL

1

Bistaratu 'Ados' eta 'Utzi' botoiak.

MB_ABORTRETRYIGNORE

2

Bistaratu 'Abortatu', 'Saiatu berriro' eta 'Ez ikusi' botoiak.

MB_YESNOCANCEL

3

Bistaratu 'Bai', 'Ez' eta 'Utzi' botoiak.

MB_YESNO

4

Bistaratu 'Bai' eta 'Ez' botoiak.

MB_RETRYCANCEL

5

Bistaratu 'Saiatu berriro' eta 'Utzi' botoiak.

MB_ICONSTOP

16

Gehitu 'Gelditu' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

MB_ICONQUESTION

32

Gehitu 'Galdera' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

MB_ICONEXCLAMATION

48

Gehitu 'Harridura-puntua' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

MB_ICONINFORMATION

64

Gehitu 'Informazioa' ikonoa elkarrizketa-koadroari.

128

Elkarrizketa-koadroko lehen botoia botoi lehenetsi gisa.

MB_DEFBUTTON2

256

Elkarrizketa-koadroko bigarren botoia botoi lehenetsi gisa.

MB_DEFBUTTON3

512

Elkarrizketa-koadroko hirugarren botoia botoi lehenetsi gisa.


Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExampleMsgBox
 Const sTestua1 = "Ustekabeko errorea gertatu da."
 Const sTestua2 = "Hala ere, programa exekutatzen jarraituko da."
 Const sTestua3 = "Errorea"
 MsgBox(sText1 + Chr(13) + sText2,16,sText3)
 MsgBox(sText1 + Chr(13) + sText2, MB_ICONSTOP, sText3)
End Sub

Emaguzu laguntza!