LibreOffice 24.8 laguntza
Atal honek LibreOffice Basic lengoaiaren exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen ditu.
Ondorengo instrukzioak eta funtzioak aldagaiekin lan egiteko erabiltzen dira. Funtzio horiekin, esaterako, aldagaiak deklaratu edo definitu, aldagaiak mota batetik bestera bihurtu edo aldagai mota zehaztu dezakezu.
Konparazio-eragileek bi adierazpen konparatzen dituzte. Emaitza adierazpen boolear gisa itzultzen da, konparazioa True (egia, -1) edo False (faltsua, 0) den adieraziz.
Hemen deskribatzen diren instrukzio eta funtzioak data eta ordua kalkulatzeko erabiltzen dira.
Hemen deskribatzen diren zenbakizko funtzioak kalkuluak egiteko erabiltzen dira. Eragile matematikoak eta boolearrak beste atal batean azaltzen dira. Funtzioek argumentuak pasatu eta emaitza ematen dute. Eragileek, berriz, emaitza emateko zenbakizko bi adierazpen konbinatzen dituzte.
Atal honetan erabiltzaileen sarreren sarrera eta irteerentzako elkarrizketa-koadroak deitzeko erabiltzen diren exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen dira.
Erabili fitxategien S/I funtzioak erabiltzaileak definitutako (datu) fitxategiak sortzeko eta kudeatzeko.
Erabili hurrengo instrukzioak eta funtzioak LibreOffice Basic aplikazioak exekuzio-garaiko erroreekin zer egin behar duen definitzeko.
Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.