SFDocuments.Writer zerbitzua

SFDocuments liburutegi partekatuak LibreOffice dokumentuak kudeatu eta maneiatzea errazten duten metodo eta propietateak eskaintzen ditu.

Zenbait metodo dokumentu mota guztietarako generikoak dira eta SF_Document modulutik heredatutakoak dira, eta beste batzuk Writer dokumentuetarako espezifikoak dira eta SF_Writer moduluan definituta daude.

Zerbitzuari deitzea

Writer zerbitzua erabiltzeko, ScriptForge liburutegia kargatu edo inportatu behar da:

note

• Basic makroak erabiltzkeo, ScriptForge liburutegia kargatu behar da honako instrukzioa erabiliz:
GlobalScope.BasicLibraries.loadLibrary("ScriptForge")

• Python scriptak erabiltzeko, berriz, scriptforge modulu baten inportazioa behar dute:
from scriptforge import CreateScriptService


Writer zerbitzua eta ScriptForge liburutegiaren UI zerbitzua estu lotuta daude. Behean ageri dira Writer zerbitzua deitzeko moduak adierazten dituzten zenbait adibide.

Basic lengoaian

Beheko kode-zatiak uneko Writer dokumentu aktiboari dagokion Writer zerbitzu-instantzia bat sortzen du.


    Dim oDoc As Object
    Set oDoc = CreateScriptService("SFDocuments.Writer", "Untitled 1") ' Default = ActiveWindow
  

Writer zerbitzuaren beste instantzia bat sortzeko beste modu bat UI zerbitzua erabiltzea da. Hurrengo adibidean, Writer dokumentu berria sortzen da eta oDoc elementua Writer zerbitzuaren instantzia bat da:


    Dim ui As Object, oDoc As Object
    Set ui = CreateScriptService("UI")
    Set oDoc = ui.CreateDocument("Writer")
  

Edo UI zerbitzuaren OpenDocument metodoa erabilita:


    Set oDoc = ui.OpenDocument("C:\Me\MyFile.odt")
  

Posible da, baita ere, Writer zerbitzuaren instantzia bat sortzea CreateScriptService metodoa erabilita:


    Dim oDoc As Object
    Set oDoc = CreateScriptService("SFDocuments.Writer", "MyFile.odt")
  

Goiko adibidean, "MyFile.odt" dokumentu-leiho ireki baten izena da. Argumentu hori ematen ez bada, leiho aktiboa erabiliko da.

Gomendagarria baliabideak askatzea haiek erabili ondoren:


    Set oDoc = oDoc.Dispose()
  

Hala ere, dokumentua CloseDocument metodoa erabilita itxi bada, ez da beharrezkoa baliabideak askatzea goian deskribatutako komandoaren bidez.

Python lengoaian

    myDoc = CreateScriptService("Writer") ' Default = ActiveWindow
  

    ui = CreateScriptService("UI")
    myDoc = ui.CreateDocument("Writer")
  

    myDoc = ui.OpenDocument(r"C:\Documents\MyFile.odt")
  

    myDoc = CreateScriptService("SFDocuments.Writer", "MyFile.odt")
    myDoc.Dispose()
  
tip

Ez da derrigorrezkoa "SFDocuments." aurrizkia erabiltzea zerbitzuari deitzen zaionean.


Definizioak

Propietateak

Metodoak

Writer zerbitzuaren metodoen zerrenda

Forms

PrintOut

…


Forms

Erabilitako parametroen arabera, metodo honek honakoa itzuliko du:

note

Metodo hau Writer dokumentuetan soilik aplikatu daiteke. Calc eta Base dokumentuek beren Forms metodo propioa dute Calc eta Base zerbitzuetan, hurrenez hurren.


Sintaxia:

svc.Forms(): str[0..*]

svc.Forms(form: str = ''): svc

svc.Forms(form: int): svc

Parametroak:

form: Dokumentuan gordetako inprimaki baten izena edo indizea. Argumentu hori ez badago, metodoak dokumentuan dauden inprimaki guztien izenak dituen zerrenda bat itzuliko du.

Adibidea:

Hurrengo adibideetan, lehen lerroak dokumentuko inprimaki guztien izenak eskuratzen ditu eta bigarren lerroak "Form_A" izeneko inprimakiaren Form objektua atzitzen du.

Basic lengoaian

    Set FormNames = oDoc.Forms()
    Set FormA = oDoc.Forms("Form_A")
  
Python lengoaian

    form_names = doc.Forms()
    form_A = doc.Forms("Form_A")
  

PrintOut

Dokumentuaren edukiak inprimagailura bidaltzen ditu. Inprimagailua aurretik definitu daiteke, lehenetsi gisa, Document zerbitzuaren SetPrinter metodoa erabiliz. True itzultzen du ekintza ongi gauzatzen bada.

Sintaxia:

svc.PrintOut(opt pages: str = "", opt copies: num = 1, opt printbackground: bool = True, opt printblankpages: bool = False, opt printevenpages: bool = True, opt printoddpages: bool = True, opt printimages: bool = True): bool

Parametroak:

pages: Inprimatuko diren orrialdeak, kate gisa, erabiltzaile-interfazean bezala. Adibidea: "1-4;10;15-18". Balio lehenetsia orrialde guztiak dira.

copies: Kopia kopurua, balio lehenetsia 1 da.

printbackground: Atzeko planoko irudia inprimatzen du True (balio lehenetsia) denean.

printblankpages: False (balio lehenetsia) denean, hutsik dauden orrialdeak baztertzen ditu.

printevenpages: Orrialde bikoitiak inprimatzen ditu True (balio lehenetsia) denean.

printevenpages: Orrialde bakoitiak inprimatzen ditu True (balio lehenetsia) denean.

printimages: Objektu grafikoak inprimatzen ditu True (balio lehenetsia) denean.

Adibidea:

Basic lengoaian

      oDoc.PrintOut("1-4;10;15-18", Copies := 2, PrintImages := False)
  
Python lengoaian

    doc.PrintOut(printblankpages = True, copies = 3)
  
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.


Emaguzu laguntza!