ScriptForge.Session zerbitzua

Session zerbitzuak xede orokorreko zenbait metodo biltzen ditu, honakoei lotutakoak:

Zerbitzuari deitzea

Session zerbitzua erabiltzeko, ScriptForge liburutegia kargatu edo inportatu behar da:

note

• Basic makroak erabiltzkeo, ScriptForge liburutegia kargatu behar da honako instrukzioa erabiliz:
GlobalScope.BasicLibraries.loadLibrary("ScriptForge")

• Python scriptak erabiltzeko, berriz, scriptforge modulu baten inportazioa behar dute:
from scriptforge import CreateScriptService


Basic lengoaian

    GlobalScope.BasicLibraries.LoadLibrary("ScriptForge")
    Dim session As Variant
    session = CreateScriptService("Session")
  
Python lengoaian

    from scriptforge import CreateScriptService
    session = CreateScriptService("Session")
  

Konstanteak

Behean, deituko den Basic edo Python script bat duen liburutegia izendatzea errazteko erabilgarri dauden konstanteen zerrenda. Erabili horiek session.CONSTANT gisa.

CONSTANT

Balioa

Non dago liburutegia?

Aplikagarria

SCRIPTISEMBEDDED

"document"

dokumentuan

Basic + Python

SCRIPTISAPPLICATION

"application"

partekatutako edozein liburutegitan

Basic

SCRIPTISPERSONAL

"user"

Nire makroak atalean

Python

SCRIPTISPERSOXT

"user:uno_packages"

uneko erabiltzailearentzako instalatutako hedapen batean

Python

SCRIPTISSHARED

"share"

Aplikazio-makroak atalean

Python

SCRIPTISSHAROXT

"share:uno_packages"

erabiltzaile guztientzat instalatutako hedapen batean

Python

SCRIPTISOXT

"uno_packages"

instalazio-parametro ezezagunak dituen hedapen batean

Python


Session zerbitzuaren metodoen zerrenda

ExecuteBasicScript
ExecuteCalcFunction
ExecutePythonScript
GetPDFExportOptions
HasUnoMethod

HasUnoProperty
OpenURLInBrowser
RunApplication
SendMail
SetPDFExportOptions

UnoMethods
UnoProperties
UnoObjectType
WebService


tip

Session zerbitzuaren Execute... metodoek honela jokatzen dute:
Argumentuak balioaren bidez pasatzen dira. Deitutako funtzioak argumentuei egindako aldaketek ez dituzte beren balioak eguneratzen deitzen duen scriptean.
Deitzen duen scriptean balio bakar bat edo balioen matrize bat itzultzen da.


ExecuteBasicScript

Exekutatu BASIC scripta bere izena eta kokalekua emanda, eta atzitu emaitza, halakorik balego.

Scriptak ez badu ezer itzultzen, adibidez Sub bidez definitutako prozeduretan gertatzen den moduan, itzulitako balioa Empty izango da.

Sintaxia:

session.ExecuteBasicScript(scope: str, script: str, args: any[0..*]): any

Parametroak:

scope: Scripta non dagoen gordeta zehazten duen katea. Izan daiteke bai "dokumentua" (session.SCRIPTISEMBEDDED konstantea) bai "aplikazioa" (session.SCRIPTISAPPLICATION konstantea).

script: Deituko den scripta zehazten duen katea. Formatua "library.module.method" motakoa da, eta maiuskulak/minuskulak bereizten dira.

args: Deitutako scriptari pasatuko zaizkion argumentuak.

Adibidea:

Begiratu, adibidez, "Standard" liburutegiko "Nire makroak" kokagunean, "Module1" izeneko modulu baten barruan, gordeta dagoen DummyFunction izeneko funtzioa.

Funtzioak bi osoko balio hartzen ditu, v1 eta v2, eta balio guztien batuketa itzultzen du, v1 balioan hasi eta v2 balioan amaitu arte.


    Function DummyFunction(v1 as Integer, v2 as Integer) As Long
        Dim result as Long, i as Integer
        For i = v1 To v2
            result = result + i
        Next i
        DummyFunction = result
    End Function
  

Beheko adibidean, Basic eta Python scriptetatik DummyFunction nola deitu erakusten da.

Basic lengoaian

    Dim session : session = CreateScriptService("Session")
    Dim b_script as String, result as Long
    b_script = "Standard.Module1.DummyFunction"
    result = session.ExecuteBasicScript("application", b_script, 1, 10)
    MsgBox result ' 55
  
Python lengoaian

    session = CreateScriptService("Session")
    bas = CreateScriptService("Basic")
    b_script = 'Standard.Module1.DummyFunction'
    result = session.ExecuteBasicScript('application', b_script, 1, 10)
    bas.MsgBox(result) # 55
  

ExecuteCalcFunction

Exekutatu Calc funtzio bat bere ingelesezko izena erabilita eta emandako argumentuetan oinarrituta.
Argumentuak matrizeak badira, funtzioa matrize-formula modura exekutatuko da.

Sintaxia:

session.ExecuteCalcFunction(calcfunction: str, args: any[0..*]): any

Parametroak:

calcfunction: Deituko den Calc funtzioaren izena, ingelesez.

args: Deitutako Calc funtzioari emango zaizkion argumentuak. Argumentu bakoitzak katea, zenbakizko balioa edo mota horiek konbinatzen dituzten matrizeen matrizea izan behar du.

Adibidea:

Basic lengoaian

    session.ExecuteCalcFunction("AVERAGE", 1, 5, 3, 7) ' 4
    session.ExecuteCalcFunction("ABS", Array(Array(-1, 2, 3), Array(4, -5, 6), Array(7, 8, -9)))(2)(2) ' 9
    session.ExecuteCalcFunction("LN", -3)
    ' Errore bat sortzen du.
  
Python lengoaian

    session.ExecuteCalcFunction("AVERAGE", 1, 5, 3, 7) # 4
    session.ExecuteCalcFunction("ABS", ((-1, 2, 3), (4, -5, 6), (7, 8, -9)))[2][2] # 9
    session.ExecuteCalcFunction("LN", -3)
  

ExecutePythonScript

Exekutatu Python scripta, bere kokalekua eta izena emanda, eta atzitu emaitzak, halakorik badago. Emaitza balio bakarra edo balioen matrizea izan daiteke.

Scripta aurkitzen ez bada edo ezer ez bada itzultzen, itzulitako balioa Empty izango da.

LibreOffice Application Programming Interface (API) scriptgintzako lan-markoak lengoaien arteko scripten exekuzioa onartzen du Python eta Basic lengoaien kasuan, baina baita onartutako beste edozein programazio-lengoaiaren kasuan ere. Argumentuak atzera eta aurrera pasatu daitezke deietan, bi lengoaiek ezagutzen dituzten jatorrizko datu motak ordezkatzen badituzte, eta scriptgintzako lan-markoak haiek modu egokian bihurtuko dituztela onartuta.

Sintaxia:

session.ExecutePythonScript(scope: str, script: str, args: any[0..*]): any

Parametroak:

scope: One of the applicable constants listed above. The default value is session.SCRIPTISSHARED.

script: "library/module.py$method" edo "module.py$method" edo "myExtension.oxt|myScript|module.py$method", maiuskulak/minuskulak bereizten dituen kate gisa.

args: Deitutako scriptari pasatuko zaizkion argumentuak.

Adibidea:

Adibidez, behean definitutako odd_integers Python funtzioak v1 eta v2 arteko osoko zenbaki bakoitien zerrenda bat sortzen du. Demagun funtzio hori zure erabiltzaile-scripten karpetako my_macros.py fitxategian dagoela gordeta.


    def odd_integers(v1, v2):
        odd_list = [v for v in range(v1, v2 + 1) if v % 2 != 0]
        return odd_list
  
tip

Irakurri Python scripten antolaketa eta kokalekua laguntza-orria Python scriptak non gorde daitezkeen ikasteko.


Hurrengo adibideetan, Basic eta Python scriptetatik odd_integers funtzioari deitzeko modua erakusten da.

Basic lengoaian

    Dim script as String, session as Object
    script = "my_macros.py$odd_integers"
    session = CreateScriptService("Session")
    Dim result as Variant
    result = session.ExecutePythonScript(session.SCRIPTISPERSONAL, script, 1, 9)
    MsgBox SF_String.Represent(result)
  
Python lengoaian

    session = CreateScriptService("Session")
    script = "my_macros.py$odd_integers"
    result = session.ExecutePythonScript(session.SCRIPTISPERSONAL, script, 1, 9)
    bas.MsgBox(repr(result))
  

GetPDFExportOptions

PDF aukerak elkarrizketa-koadroan PDFak esportatzeko definitu diren uneko ezarpenak itzultzen ditu. Ezarpen horiek Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa aukeratik atzitu daitezkeenak dira.

PDF aukerak elkarrizketa-koadroarekin ezarritako esportazio-aukerak etorkizunerako gordetzen dira. Hortaz, GetPDFExportOptions funtzioak unean definitutako ezarpenak itzultzen ditu. Horrez gain, erabili SetPDFExportOptions PDFak esportatzeko uneko aukerak aldatzeko.

Metodo honek Dictionary objektu bat itzultzen du, non gako bakoitzak esportazio-aukera bat ordezkatzen duen eta hari dagokion balioak PDFa esportatzeko uneko ezarpen bat den.

tip

Irakurri PDF esportazioaren wiki-orria to erabilgarri dauden aukera guztiak ezagutzeko.


Sintaxia:

session.GetPDFExportOptions(): obj

Adibidea:

Basic lengoaian

    Dim expSettings As Object, msg As String, key As String, optLabels As Variant
    expSettings = session.GetPDFExportOptions()
    optLabels = expSettings.Keys
    For Each key in optLabels
        msg = msg + key & ": " & expSettings.Item(key) & Chr(10)
    Next key
    MsgBox msg
    ' Zoom: 100
    ' Changes: 4
    ' Quality: 90
    ' ...
  
note

Metodo hau Basic scriptetan soilik dago erabilgarri.


HasUnoMethod

True itzultzen du UNO objektu batek metodoa badauka. False itzultzen du metodoa aurkitzen ez bada edo argumentu bat baliogabea bada.

Sintaxia:

session.HasUnoMethod(unoobject: uno, methodname: str): bool

Parametroak:

unoobject: Ikuskatuko den objektua.

methodname: Metodoaren izena, maiuskulak/minuskulak bereizten dituen kate gisa

Adibidea:

Basic lengoaian

    Dim a As Variant
    a = CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    MsgBox session.HasUnoMethod(a, "callFunction") ' True
  
Python lengoaian

    bas = CreateScriptService("Basic")
    a = bas.CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    result = session.HasUnoMethod(a, "callFunction")
    bas.MsgBox(result) # True
  

HasUnoProperty

True itzultzen du UNO objektu batek propietatea badauka. False itzultzen du propietatea aurkitzen ez bada edo argumentu bat baliogabea bada.

Sintaxia:

session.HasUnoProperty(unoobject: uno, propertyname: str): bool

Parametroak:

unoobject: Ikuskatuko den objektua.

propertyname: Propietatea, maiuskulak/minuskulak bereizten dituen kate gisa

Adibidea:

Basic lengoaian

    Dim svc As Variant
    svc = CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    MsgBox session.HasUnoProperty(svc, "Wildcards")
  
Python lengoaian

    bas = CreateScriptService("Basic")
    a = bas.CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    result = session.HasUnoProperty(a, "Wildcards")
    bas.MsgBox(result) # True
  

OpenURLInBrowser

Ireki Uniform Resource Locator (URL) bat nabigatzaile lehenetsian.

Sintaxia:

session.OpenURLInBrowser(url: str)

Parametroak:

url: Irekiko den URLa.

Adibidea:


    ' Basic
    session.OpenURLInBrowser("help.libreoffice.org/")
  

    # Python
    session.OpenURLInBrowser("help.libreoffice.org/")
  

RunApplication

Sistemako komando bat ausaz exekutatzen du eta True itzultzen du ongi abiarazi bada.

Sintaxia:

session.RunApplication(command: str, parameters: str): bool

Parametroak:

command: Exekutatuko den komandoa. Fitxategi exekutagarri bat izan daiteke edo aplikazio batekin erregistratuta dagoen dokumentu bat, sistemak jakin dezan zein aplikazio abiarazi behar den dokumentu horretarako. Komandoa uneko SF_FileSystem.FileNaming notazioan adierazi behar da.

parameters: Zuriunez bereizitako parametroen zerrenda ba, kate bakar gisa. Metodoak ez ditu emandako parametroak balioztatzen, zehaztutako komandoari haiek pasatu besterik ez du egiten.

Adibidea:

Basic lengoaian

    session.RunApplication("Notepad.exe")
    session.RunApplication("C:\myFolder\myDocument.odt")
    session.RunApplication("kate", "/home/user/install.txt") ' GNU/Linux
  
Python lengoaian

    session.RunApplication("Notepad.exe")
    session.RunApplication(r"C:\myFolder\myDocument.odt")
    session.RunApplication("kate", "/home/user/install.txt") # GNU/Linux
  

SendMail

Bidali mezua -aukeran eranskinak gehituta- erabiltzailearen posta elektronikoko bezeroko hartzaileei. Erabiltzaileak mezua editatu dezake hura bidali baino lehen edo, bestela, berehala bidali dezake.

Sintaxia:

session.SendMail(recipient: str, cc: str = '', bcc: str = '', subject: str = '', body: str = '', filenames: str = '', editmessage: bool = True)

Parametroak:

recipient: Posta elektronikoko helbide bat ("Nori" hartzailea).

cc: Posta elektronikoko helbideen zerrenda bat, komaz bananduta ("carbon copy" hartzaileak).

bcc: Posta elektronikoko helbideen zerrenda bat, komaz bananduta ("blind carbon copy" hartzaileak).

subject: Mezuaren gaia.

body: Mezuaren edukia, formaturik gabeko testu gisa.

filenames: Fitxategi-izenen zerrenda bat, komaz bananduta. Fitxategi-izen bakoitzak SF_FileSystem.FileNaming notazioa jarraitu behar du.

editmessage: True (lehenetsia) bada, mezua editatu egingo da bidalia izan baino lehen.

Adibidea:

Basic lengoaian

    session.SendMail("someone@example.com" _
        , Cc := "b@other.fr, c@other.be" _
        , FileNames := "C:\myFile1.txt, C:\myFile2.txt")
  
Python lengoaian

    session.SendMail("someone@example.com",
                     cc="john@other.fr, mary@other.be"
                     filenames=r"C:\myFile1.txt, C:\myFile2.txt")
  

SetPDFExportOptions

PDF aukerak elkarrizketa-koadroan PDFak esportatzeko definitu diren uneko ezarpenak aldatzen ditu. Ezarpen horiek Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa aukeratik atzitu daitezkeenak dira.

Metodo honi deitzen bazaio, PDF aukerak elkarrizketa-koadroan ezarritako uneko balioak aldatuko dra. Document zerbitzuko ExportAsPDF metodoak balio horiek erabiliko ditu.

Metodoak True itzultzen du arrakasta duenean.

tip

Irakurri PDF esportazioaren wiki-orria to erabilgarri dauden aukera guztiak ezagutzeko.


Sintaxia:

session.SetPDFExportOptions(pdfoptions: obj): bool

Parametroak:

pdfoptions: Aldatuko diren PDF esportazioko ezarpenak definitzen dituen Dictionary objektua. Gako-balio bikote bakoitzak esportazio-aukera bat eta elkarrizketa-koadroan ezarriko zaion balioa ordezkatzen ditu.

Adibidea:

Basic lengoaian

Hurrengo adibidean, gehieneko irudi-bereizmena 150 dpi-ra aldatzen da eta uneko dokumentua PDF fitxategi gisa esportatzen da.


    Dim newSettings As Object, oDoc As Object
    Set oDoc = CreateScriptService("Document")
    Set newSettings = CreateScriptService("Dictionary")
    newSettings.Add("ReduceImageResolution", True)
    newSettings.Add("MaxImageResolution", 150)
    session.SetPDFExportOptions(newSettings)
    oDoc.ExportAsPDF("C:\Documents\myFile.pdf", Overwrite := True)
  
note

Metodo hau Basic scriptetan soilik dago erabilgarri.


UnoMethods

UNO objektu batetik deitu daitezkeen metodoen zerrenda itzultzen du. Zerrenda zeron oinarritutako matrize bat da, katez osatutakoa, eta hutsik egon daiteke.

Sintaxia:

session.UnoMethods(unoobject: uno): str[0..*]

Parametroak:

unoobject: Ikuskatuko den objektua.

Adibidea:

Basic lengoaian

    Dim svc : svc = CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    Dim methods : methods = session.UnoMethods(svc)
    Dim msg as String
    For Each m in methods
        msg = msg & m & Chr(13)
    Next m
    MsgBox msg
  
Python lengoaian

    bas = CreateScriptService("Basic")
    a = bas.CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    methods = session.UnoMethods(a)
    msg = "\n".join(methods)
    bas.MsgBox(msg)
  

UnoProperties

UNO objektu baten propietateen zerrenda itzultzen du. Zerrenda zeron oinarritutako matrize bat da, katez osatutakoa, eta hutsik egon daiteke.

Sintaxia:

session.UnoProperties(unoobject: uno): str[0..*]

Parametroak:

unoobject: Ikuskatuko den objektua.

Adibidea:

Basic lengoaian

    Dim svc As Variant
    svc = CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    MsgBox SF_Array.Contains(session.UnoProperties(svc), "Wildcards") ' True
  
Python lengoaian

    bas = CreateScriptService("Basic")
    svc = bas.CreateUnoService("com.sun.star.sheet.FunctionAccess")
    properties = session.UnoProperties(a)
    b = "Wildcards" in properties
    bas.MsgBox(str(b)) # True
  

UnoObjectType

Identifikatu UNO objektu baten mota kate gisa.

Sintaxia:

session.UnoObjectType(unoobject: uno): str

Parametroak:

unoobject: Identifikatuko den objektua.

Adibidea:

Basic lengoaian

    Dim svc As Variant, txt As String
    svc = CreateUnoService("com.sun.star.system.SystemShellExecute")
    txt = session.UnoObjectType(svc) ' "com.sun.star.comp.system.SystemShellExecute"
    svc = CreateUnoStruct("com.sun.star.beans.Property")
    txt = session.UnoObjectType(svc) ' "com.sun.star.beans.Property"
  
Python lengoaian

    bas = CreateScriptService("Basic")
    svc = bas.CreateUnoService("com.sun.star.system.SystemShellExecute")
    txt = session.UnoObjectType(svc) # "com.sun.star.comp.system.SystemShellExecute"
    svc = bas.CreateUnoService("com.sun.star.beans.Property")
    txt = session.UnoObjectType(svc) # "com.sun.star.beans.Property"
  

WebService

Eskuratu web-edukia URI batetik.

Sintaxia:

session.WebService(uri: str): str

Parametroak:

uri: Web-zerbitzuaren URI helbidea.

Adibidea:

Basic lengoaian

    session.WebService("wiki.documentfoundation.org/api.php?" _
        & "hidebots=1&days=7&limit=50&action=feedrecentchanges&feedformat=rss")
  
Python lengoaian

    session.WebService(("wiki.documentfoundation.org/api.php?" 
                       "hidebots=1&days=7&limit=50&action=feedrecentchanges&feedformat=rss"))
  
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.


Emaguzu laguntza!