ScriptForge.Platform zerbitzua

Platform zerbitzuak uneko exekuzio-inguruneari eta -testuinguruneari buruzko propietateen bilduma bat eskaintzen du, adibidez:

note

Platform zerbitzuaren propietate guztiak soilik irakurtzeko dira.


Zerbitzuari deitzea

Platform zerbitzua erabiltzeko, ScriptForge liburutegia kargatu edo inportatu behar da:

note

• Basic makroak erabiltzkeo, ScriptForge liburutegia kargatu behar da honako instrukzioa erabiliz:
GlobalScope.BasicLibraries.loadLibrary("ScriptForge")

• Python scriptak erabiltzeko, berriz, scriptforge modulu baten inportazioa behar dute:
from scriptforge import CreateScriptService


Beheko adibideak, bai Basic lengoaian bai Python lengoaian, Platform zerbitzuaren instantzia bat sortzen du eta Architecture propietatea atzitzen du.

Basic lengoaian

      GlobalScope.BasicLibraries.LoadLibrary("ScriptForge")
      Dim platform As Variant
      platform = CreateScriptService("Platform")
      MsgBox platform.Architecture
    
Python lengoaian

      from scriptforge import CreateScriptService
      svc = CreateScriptService("Platform")
      bas = CreateScriptService("Basic")
      bas.MsgBox(svc.Architecture)
    

Propietateak

Izena

Irakurtzeko soilik

Mota

Deskribapena

Architecture

Bai

String

Hardwarearen bit-arkitektura. Adibidez: '32bit' edo '64bit'

ComputerName

Bai

String

Ordenagailuaren izena sarean.

CPUCount

Bai

Integer

Prozesatzeko unitate zentralen (PUZ) kopurua.

CurrentUser

Bai

String

Unean saioa hasita duen erabiltzailearen izena.

Extensions

Bai

Kate-matrizea

Zeron oinarritutako kate-matrize bat itzultzen du, instalatutako hedapen guztien barneko IDak dituena.

FilterNames

Bai

Kate-matrizea

Zeron oinarritutako eta ordenatu gabeko kate-matrize bat itzultzen du, dokumentuak inportatu eta esportatzeko iragazki-izen erabilgarriak dituena.

Fonts

Bai

String motako matrizea

Zeron oinarritutako kate-matrize bat itzultzen du, erabilgarri dauden letra-tipo guztien izenak dituena.

FormatLocale

Bai

String

Zenbakietarako eta datetarako erabilitako eskualde-ezarpena itzultzen du "hi-HE" formatuan (hizkuntza-HERRIALDEA).

Locale

Bai

String

Sistema eragilearen eskualde-ezarpena itzultzen du "hi-HE" (hizkuntza-HERRIALDEA) formatuko kate gisa. Hori SystemLocale propietatearen baliokidea da.

Machine

Bai

String

Makina mota. Adibideak: 'i386' edo 'x86_64'.

OfficeLocale

Bai

String

Erabiltzaile-interfazearen eskualde-ezarpena itzultzen du "hi-HE" (hizkuntza-HERRIALDEA) formatuko kate gisa.

OfficeVersion

Bai

String

Uneko LibreOffice bertsioa, honal adierazita:
' LibreOffice w.x.y.z (The Document Foundation)'.

Adibidea: 'LibreOffice 7.4.1.2 (The Document Foundation, Debian and Ubuntu)'

OSName

Bai

String

Sistema eragilearen mota. Adibideak: 'Darwin, Linux' edo'Windows'.

OSPlatform

Bai

String

Kate bakar bat plataforma ahalik eta gehien identifikatzeko, gizakiak irakurtzeko moduko informazio ahalik eta erabilgarrienarekin.

Adibidea: 'Linux-5.8.0-44-generic-x86_64-with-glibc2.32'

OSRelease

Bai

String

Sistema eragilearen argitalpena. Adibidea: '5.8.0-44-generic'

OSVersion

Bai

String

Sistema eragilearen eraikuntza edo bertsioa.

Adibidea: '#50-Ubuntu SMP Tue Feb 9 06:29:41 UTC 2021'

Printers

Bai

String
array

Erabilgarri dauden inprimagailuen zerrenda, zeron oinarritutako matrize gisa.

Inprimagailu lehenetsia zerrendaren lehen postua kokatuko da (indizea = 0).

Processor

Bai

String

Prozesatzaileaaren benetako izena. Adibidea: 'amdk6'.

Propietate honek eta Machine propietatek balio bera eman dezakete.

PythonVersion

Bai

String

Erabiltzen ari den Python interpretatzailearen bertsioa itzultzen du, kate gisa, "Python handia.txikia.adabakia" formatuan (adibidea: "Python 3.9.7").

SystemLocale

Bai

String

Sistema eragilearen eskualde-ezarpena itzulzen du "hi-HE" (hizkuntza-HERRIALDEA) formatuko kate gisa. Locale propietatearen baliokidea da hori.

UserData

Yes

Dictionary

Returns a Dictionary instance containing key-value pairs in relation with Tools - Options - User Data dialog.


Adibidea:

Basic lengoaian

Basic eta Python lengoaietako hurrengo adibideetan Fonts propietatea nola erabiltzen den ikusi daiteke. Adibide horietan, erabilgarri dauden letra-tipo guztien izenak uneko Calc orrian idatzi dira, "A1" gelaxkan hasita:


    Dim oDoc as Object
    Dim allFonts as Object
    Dim svcPlatform as Object
    Set oDoc = CreateScriptService("Calc")
    Set svcPlatform = CreateScriptService("Platform")
    allFonts = svcPlatform.Fonts
    oDoc.setArray("~.A1", allFonts)
  

The example below demonstrates how to create a Calc table with all the values stored in the UserData property, which is a Dictionary service instance:


    Dim svcPlatform as Object, oUserData as Object, oDoc as Object
    Dim arrUserData As Object, currCell As String
    Set svcPlatform = CreateScriptService("Platform")
    oUserData = svcPlatform.UserData
    arrUserData = oUserData.ConvertToArray()
    Set oDoc = CreateScriptService("Calc", ThisComponent)
    oDoc.SetArray("~.A1", Array(Array("Key", "Value")))
    oDoc.SetArray("~.A2", arrUserData)
  
Python lengoaian

The examples above can be written in Python as follows:


    from scriptforge import CreateScriptService
    bas = CreateScriptService("Basic")
    doc = CreateScriptService("Calc", bas.ThisComponent)
    svc_platform = CreateScriptService("Platform")
    all_fonts = svc_platform.Fonts
    doc.setArray("~.A1", all_fonts)
  

    from scriptforge import CreateScriptService
    bas = CreateScriptService("Basic")
    doc = CreateScriptService("Calc", bas.ThisComponent)
    svc_platform = CreateScriptService("Platform")
    user_data = svc_platform.UserData
    arr_user_data = [[key, user_data[key]] for key in user_data]
    doc.SetArray("~.A1", (("Key", "Value"),))
    doc.SetArray("~.A2", arr_user_data)
  
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.


Emaguzu laguntza!