SFDatabases.Database zerbitzua

Database zerbitzuak Base dokumentuetan kapsulatutako edo deskribatutako datu-baseak atzitzea ahalbidetzen du. Zerbitzu honek honakoak egiteko metodoak ditu:

Database zerbitzuaren instantzia bakoitzak datu-base bakar bat ordezkatzen du eta bere taula, kontsulta eta datuak erabiltzeko aukera irekitzen du.

Zerbitzu honek ez du ahalbidetzen datu-basea duen Base dokumentuko inprimakiak edo txostenak atzitzen. Horretarako, begiratu Base zerbitzuaren FormDocuments metodoa.

note

Zerbitzu horren eta datu-basearen arteko truke guztiak SQL bidez soilik gauzatzen dira.


SQL instrukzioak modu zuzenean edo zeharkakoan egin daitezke. Modu zuzenean, instrukzioa sintaxiaren egiaztatzerik edo berrikuspenik gabe transferituko zaio datu-basearen motorrari.

Emandako interfazeek taula sinpleak eta kontsulten zerrendak eskaintzen dituzte, bai eta datu-baseko datuak atzitzeko modua ere.

tip

SQL instrukzioak irakurgarriagoak izan daitezen, erabili kortxeteak "[ ]" taulen, kontsulten eta eremuen izenak inguratzeko, beste inguratze-karaktere batzuk RDBMS jakin batzuetan esklusiboak izan baitaitezke. Hala ere, kontuan hartu inguratze-karaktereak derrigorrezkoak direla testuinguru honetan.


Zerbitzuari deitzea

Database zerbitzua erabiltzeko, derrigorrezkoa da ScriptForge liburutegia kargatzea edo inportatzea:

note

• Basic makroak erabiltzkeo, ScriptForge liburutegia kargatu behar da honako instrukzioa erabiliz:
GlobalScope.BasicLibraries.loadLibrary("ScriptForge")

• Python scriptak erabiltzeko, berriz, scriptforge modulu baten inportazioa behar dute:
from scriptforge import CreateScriptService


Sintaxia:

Database zerbitzuaren instantzia bat sortzeko, erabili CreateScriptService metodoa:

CreateScriptService("SFDatabases.Database", [filename: str], [registrationname], [readonly], [user, [password]]): svc

note

Goian deskribatutako sintaxian, "SFDatabases.Database" zein "Database" erabili daitezke CreateScriptService metodoaren lehen argumentu gisa.


Parametroak:

filename: Base fitxategiaren izena. SF_FileSystem.FileNaming notazioa erabilita adierazi behar da.

registrationname: Erregistratutako datu-base baten izena. filename ematen bada, argumentu hori ez da erabili behar.

Era berean, registrationname zehaten bada, filename parametroa ez da definitu behar.

readonly: Datu-basea irakurtzeko moduan soilik irekiko den zehazten du (Balio lehenetsia = True (egia)).

user, password: Datu-basearen zerbitzariarekin konektatzeko parametro gehigarriak.

Adibidea:

Basic lengoaian

      GlobalScope.BasicLibraries.LoadLibrary("ScriptForge")
      Dim myDatabase as Object
      Set myDatabase = CreateScriptService("Database", "/home/user/Documents/myDB.odb")
      ' Exekutatu kontsultak, SQL instrukzioak...
      myDatabase.CloseDatabase()
    
Python lengoaian

      from scriptforge import CreateScriptService
      myDatabase = CreateScriptService("Database", "/home/user/Documents/myDB.odb")
      # Exekutatu kontsultak, SQL instrukzioak...
      myDatabase.CloseDatabase()
    

Datu-baseak atzitzea UI zerbitzua erabilita

Posible da Base dokumentu bati lotutako datu-basea ScriptForge.UI zerbitzuaren bidez atzitzea, beheko adibideetan ikusten den moduan:

Basic lengoaian

      Dim myDoc As Object, myDatabase As Object, ui As Object
      Set ui = CreateScriptService("UI")
      Set myDoc = ui.OpenBaseDocument("/home/user/Documents/myDB.odb")
      ' Erabiltzailea eta pasahitza behean ematen dira, beharrezkoak badira
      Set myDatabase = myDoc.GetDatabase()
      ' Exekutatu kontsultak, SQL instrukzioak...
      myDatabase.CloseDatabase()
      myDoc.CloseDocument()
    
Python lengoaian

      ui = CreateScriptService("UI")
      doc = ui.OpenBaseDocument("/home/user/Documents/myDB.odb")
      # Erabiltzailea eta pasahitza behean ematen dira, beharrezkoak badira
      myDatabase = doc.GetDatabase()
      # Exekutatu kontsultak, SQL instrukzioak...
      myDatabase.CloseDatabase()
      doc.CloseDocument()
    
tip

Goian erabilitako GetDatabase metodoa ScriptForgen Base zerbitzuarena da.


Propietateak

Izena

Irakurtzeko soilik

Mota

Deskribapena

Queries

Bai

Kateen matrizea

Biltegiratutako kontsulten zerrenda

Tables

Bai

Kateen matrizea

Biltegiratutako taulen zerrenda.

XConnection

Bai

XConnection

Datu-basearen uneko konexioa ordezkatzen duen UNO objektua.

XMetaData

Bai

XDatabaseMetaData

Datu-basearen sistema-atributuak deskribatzen dituzten metadatuak ordezkatzen dituen UNO objektua.


Database zerbitzuko metodoen zerrenda

CloseDatabase
DAvg
DCount

DMin
DMax
DSum

DLookup
GetRows
RunSql


CloseDatabase

Datu-basearen uneko konexioa ixten du.

Sintaxia:

db.CloseDatabase()

Adibidea:


    myDatabase.CloseDatabase() ' Basic
  

    myDatabase.CloseDatabase() # Python
  

DAvg, DCount, DMin, DMax, DSum

Emandako agregazio-funtzioa kalkulatzen du taula batekoa den eremu edo adierazpen batean.

Aukeran, SQLren WHERE klausula zehaztu daiteke agregazio-funtzioaren aurretik aplikatuko den iragazki gisa.

Sintaxia:

db.DAvg(expression: str, tablename: str, [criteria: str]): any

db.DCount(expression: str, tablename: str, [criteria: str]): any

db.DMin(expression: str, tablename: str, [criteria: str]): any

db.DMax(expression: str, tablename: str, [criteria: str]): any

db.DSum(expression: str, tablename: str, [criteria: str]): any

Parametroak:

expression: SQL adierazpen bat, non eremu-izenak kortxeteekin inguratuta dauden.

tablename: Taula baten izena (kortxeterik gabe).

criteria: WHERE klausula bat "WHERE" gako-hitzik gabe, non eremu-izenak kortxeteekin inguratuta dauden.

Adibidea:

Beheko adibidean, Employees.odb fitxategiak EmployeeData izeneko taula bat duela ulertzen da.

Basic lengoaian

      GlobalScope.BasicLibraries.LoadLibrary("ScriptForge")
      Dim myDB as Variant
      Set myDB = CreateScriptService("Database", "/home/user/Databases/Employees.odb")
      ' Taulako enplegatu kopurua zenbatzen du
      MsgBox myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData")
      ' Taulako soldata guztien batuketa itzultzen du
      MsgBox myDB.DSum("[Salary]", "EmployeeData")
      ' Behean, taulak nola iragazten diren erakusten dituzten zenbait adibide daude
      MsgBox myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData", "[Position] = 'Manager'")
      MsgBox myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData", "[Position] = 'Sales' AND [City] = 'Chicago'")
      MsgBox myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData", "[FirstName] LIKE 'Paul%'")
    
Python lengoaian

      myDB = CreateScriptService("Database", "/home/user/Databases/Employees.odb")
      bas = CreateScriptService("Basic")
      bas.MsgBox(myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData"))
      bas.MsgBox(myDB.DSum("[Salary]", "EmployeeData"))
      bas.MsgBox(myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData", "[Position] = 'Manager'"))
      bas.MsgBox(myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData", "[Position] = 'Sales' AND [City] = 'Chicago'"))
      bas.MsgBox(myDB.DCount("[ID]", "EmployeeData", "[FirstName] LIKE 'Paul%'"))
    

DLookup

SQL adierapzen bat kalkulatzen du Criteria parametroak definitutako WHERE klausulak itzulitako erregistro batak batean.

Kontsultak erregistro anitz itzultzen baditu, lehena soilik hartuko da kontuan. Erabili OrderClause parametroa kontsulta-emaitzak nola ordenatuko diren zehazteko.

Sintaxia:

db.DLookup(expression: str, tablename: str, [criteria:str], [orderclause: str]): any

Parametroak:

expression: SQL adierazpen bat, non eremu-izenak kortxeteekin inguratuta dauden.

tablename: Taula baten izena (kortxeterik gabe).

criteria: WHERE klausula bat "WHERE" gako-hitzik gabe, non eremu-izenak kortxeteekin inguratuta dauden.

orderclause: ORDER BY klausula bat "ORDER BY" gako-hitzik gabe. Eremu-izenek ez dute kortxeteekin inguratuta egon behar.

Adibidea:

Basic lengoaian

      MsgBox myDB.DLookup("[FirstName]", "EmployeeData", Criteria := "[LastName] LIKE 'Smith'", OrderClause := "[FirstName] DESC")
      MsgBox myDB.DLookup("[Salary]", "EmployeeData", Criteria := "[ID] = '3'")
      MsgBox myDB.DLookup("[Quantity] * [Value]", "Sales", Criteria := "[SaleID] = '5014'")
    
Python lengoaian

      bas = CreateScriptService("Basic")
      bas.MsgBox(myDB.DLookup("[FirstName]", "EmployeeData", criteria = "[LastName] LIKE 'Smith'", orderclause = "[FirstName] DESC"))
      bas.MsgBox(myDB.DLookup("[Salary]", "EmployeeData", criteria = "[ID] = '3'"))
      bas.MsgBox(myDB.DLookup("[Quantity] * [Value]", "Sales", criteria = "[SaleID] = '5014'"))
    

GetRows

Taula baten edukiak edo SELECT kontsulta baten edo SQL instrukzio baten emaitzak bi dimentsiotako matrize batean biltegiratzen ditu. Matrizeko lehen indizea erregistroei dagokie eta bigarren indizea zutabei dagokie.

Goiko muga bat zehaztu daiteke itzulitako errenkaden kopurua mugatzeko. Aukeran, zutabe-izenak txertatu daitezke matrizearen lehen errenkadan.

Itzulitako matrizea hutsik egongo da errenkadarik ez bada itzuli eta zutabe-goiburukoak beharrezkoak ez badira.

Sintaxia:

db.GetRows(sqlcommand: str, directsql: bool = False, header: bool = False, maxrows: int = 0): any

Parametroak:

sqlcommand: Taula baten edo kontsulta baten izena (kortxeterik gabe) edo SELECT SQL instrukzio bat.

directsql: True (egia) denean, SQL komandoa aurretiko analisirik gabe bidaltzen zaio datu-basearen motorrari. Balio lehenetsia False (faltsua) da. Taulen kasuan, ez ikusiarena egiten zaio argumentuari. Kontsultetan, kontsulta definitu zenean ezarritako aukerak aplikatuko dira.

header: True (egia) denean, itzulitako matrizearen lehen errenkadak zutabe-goiburukoak ditu.

maxrows: Itzuliko den gehieneko errenkada kopurua. Balio lehenetsia zero da, horrek esan nahi du ez dagoela mugarik itzulitako errenkada kopuruan.

Adibidea:

Behean, GetRows metodoa nola erabili daitekeen azaltzen duten zenbait adibide:

Basic lengoaian

      Dim queryResults as Variant
      ' Taulako errenkada guztiak itzultzen ditu, zutabe-goiburukoekin
      queryResults = myDB.GetRows("EmployeeData", Header := True)
      ' Lehen 50 enplegatuen erregistroak itzultzen ditu, 'FirstName' eremuaren arabera ordenatuta
      queryResults = myDB.GetRows("SELECT * FROM EmployeeData ORDER BY [FirstName]", MaxRows := 50)
    
Python lengoaian

      queryResults = myDB.GetRows("EmployeeData", header = True)
      queryResults = myDB.GetRows("SELECT * FROM EmployeeData ORDER BY [FirstName]", maxrows = 50)
    

RunSql

SQL instrukzio baten ekintza-kontsulta bat exekutatzen du, adibidez taula bat sortzea edo erregistroak txertatzea, eguneratzea edo ezabatzea.

Metodoak True itzultzen du arrakasta duenean.

tip

RunSql metodoa errore-mezu batekin baztertzen da datu-basea lehenago soilik irakurtzeko moduan ireki bada.


Sintaxia:

db.RunSql(sqlcommand: str, directsql: bool = False): bool

Parametroak:

sqlcommand: Kontsulta-izen bat (kortxeterik gabe) edo SQL instrukzio bat.

directsql: True bada, SQL komandoa aurretiko analisirik gabe bidaliko da datu-basearen motorrera. (Lehenetsia = False). Kontsultetan, kontsulta definitu zenean ezarritako aukera aplikatuko da.

Adibidea:

Basic lengoaian

      myDatabase.RunSql("INSERT INTO [EmployeeData] VALUES(25, 'Smith', 'John')", DirectSQL := True)
    
Python lengoaian

      myDatabase.RunSql("INSERT INTO [EmployeeData] VALUES(25, 'Smith', 'John')", directsql = True)
    
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.


Emaguzu laguntza!