SFDocuments.Chart zerbitzua

Chart zerbitzuak Calc dokumentuetako diagramak maneiatzeko propietate eta metodoen multzo bat eskaintzen du. Zerbitzu honekin honakoak egin daitezke:

Diagrama-izenak

Diagramek bi izen desberdin izan ditzakete:

note

Chart zerbitzuak erabiltzaileak definitutako izena erabiltzen du diagrama-objektu bat atzitzeko. Izen hori ez badago, barneko izena erabiliko da.


Zerbitzuari deitzea

Chart zerbitzua erabiltzeko, ScriptForge liburutegia kargatu edo inportatu behar da lehenago:

note

• Basic makroak erabiltzkeo, ScriptForge liburutegia kargatu behar da honako instrukzioa erabiliz:
GlobalScope.BasicLibraries.loadLibrary("ScriptForge")

• Python scriptak erabiltzeko, berriz, scriptforge modulu baten inportazioa behar dute:
from scriptforge import CreateScriptService


Chart zerbitzuaren instantzia Calc zerbitzu-instantzia batetik abiatuta sortzen da, Charts edo CreateChart metodoetako bat erabilita.

Basic lengoaian

Beheko adibideak Chart zerbitzuaren instantzia bat sortzen du uneko Calc dokumentuan dagoen diagrama batetik:


    GlobalScope.BasicLibraries.LoadLibrary("ScriptForge")
    Dim oDoc as Object, oChart as Object
    Set oDoc = CreateScriptService("Calc")
    Set oChart = oDoc.Charts("Sheet1", "Object 1")
  

Hurrengo adibidean, "Sheet1.A1:C10" barrutian dauden datuetan oinarritutako diagrama-objektu bat sortzen da Chart zerbitzuaren instantzia bat sortzeko.


    Dim oDoc as Object, oChart as Object
    Set oDoc = CreateScriptService("Calc")
    Set oChart = oDoc.CreateChart("My Chart", "Sheet1", "Sheet1.A1:C10")
  
tip

Irakurri CreateChart metodoaren deskribapena bere argumentuak hobeto ezagutzeko.


Python lengoaian

Goiko adibidea honela idatzi daiteke Python lengoaian:


    from scriptforge import CreateScriptService
    doc = CreateScriptService("Calc")
    chart = doc.Charts("Sheet1", "Object 1")
  

    doc = CreateScriptService("Calc")
    chart = doc.CreateChart("My Chart", "Sheet1", "Sheet1.A1:C10")
  

Propietateak

Izena

Irakurtzeko soilik

Mota

Deskribapena

ChartType

Ez

String

Diagrama mota zehazten du, honeko balioetako bat duen kate gisa: "Tarta", "Barra", "Eraztuna", "Zutabea", "Area", "Marra", "XY", "Burbuila", "Sarea".

Deep

Ez

Boolean

True (egia) bada, horrek adierazten du diagramak hiru dimentsio dituela eta serie bakoitza Z norabidean antolatuta dagoela.

False (faltsua) bada, serieak bi dimentsio soilik kontuan hartuta antolatzen dira.

Dim3D

Ez

Boolean or String

Diagramak hiru dimentsiotako elementuak izango dituen zehazten du. Balioa kate bat bada, "Barra", "Zilindroa", "Konoa" edo "Piramidea" izan behar du.

True balio boolearra zehazten bada, diagrama 3D barren bidez bistaratuko da.

Exploded

Ez

Numeric

Tarta-zatiak diagramaren erdigunetik zein neurritan desplazatuta ageriko diren zehazten du, erradioaren ehuneko gisa. Tarta motako eta eraztun motako diagrametan soilik.

Filled

Ez

Boolean

True bada, betetako sare-diagrama bat zehazten du. Sare motako diagrametan soilik.

Legend

Ez

Boolean

Diagramak legendarik duen ala ez zehazten du.

Percent

Ez

Boolean

True bada, diagrama-serieak pilatu egingo dira eta kategoria bakoitzak % 100 osatuko du. 'Area', 'Barra', 'Burbuila', 'Zutabea' eta 'Sarea' diagramei aplikatu dakieke.

Stacked

Ez

Boolean

True bada, diagrama-serieak pilatu egingo dira. 'Area', 'Barra', 'Burbuila', 'Zutabea' eta 'Sarea' diagramei aplikatu dakieke.

Title

Ez

String

Diagramaren izenburu nagusia zehazten du.

XTitle

Ez

String

X ardatzaren izenburua zehazten du.

YTitle

Ez

String

Y ardatzaren izenburua zehazten du.

XChartObj

Bai

UNO objektua

Diagrama ordezkatzen duen objektua itzultzen du. Objektu hori ScChartObj klasearen instantzia bat da.

XDiagram

Bai

UNO objektua

Diagrama ordezkatzen duen com.sun.star.chart.XDiagram objektua itzultzen du.

XShape

Bai

UNO objektua

Diagramaren forma ordezkatzen duen com.sun.star.drawing.XShape objektua itzultzen du.

XTableChart

Bai

UNO objektua

Diagraman bistaratzen ari diren datuak ordezkatzen dituen com.sun.star.table.XTableChart objektua itzultzen du.


Diagrama bat sortzea

Demagun "Report" izeneko orri bateko "A1:B6" barrutian beheko datuak ditugula.

A

B

1

Sample A

Sample B

2

36

40

3

39

43

4

45

40

5

52

48


Beheko adibideek, Basic eta Python lengoaietakoak, datu horietatik abiatuz legendak dituen marra-diagrama bat sortzen dute.

Basic lengoaian

    oDoc = CreateScriptService("Calc")
    oChart = oDoc.CreateChart("Samples", "Report", "Report.A1:B6")
    oChart.ChartType = "Line"
    oChart.Legend = True
    oChart.Resize(1000, 1000, 25000, 15000)
  
Python lengoaian

    doc = CreateScriptService("Calc")
    chart = doc.CreateChart("Samples", "Report", "Report.A1:B6")
    chart.ChartType = "Line"
    chart.Legend = True
    chart.Resize(1000, 1000, 25000, 15000)
  
tip

Diagrama ez da zertan datuak kokatuta dauden orrian bertan sortu beharrik. Uneko fitxategiko edozein orritan sortu daiteke, CreateChart metodoaren bigarren argumentuan orriaren izena zehaztuz.


Metodoak

Chart zerbitzuaren metodoen zerrenda

ExportToFile

Resize


ExportToFile

Diagrama irudi-fitxategi gisa gordetzen du zehaztutako kokaleku batean. True (egia) itzultzen du irudia ondo sortu bada.

Sintaxia:

chart.ExportToFile(filename: str, imagetype: str = "png", overwrite: bool = False): bool

Parametroak:

filename: Irudia gordetzeko erabiliko den bide-izena eta fitxategi-izena identifikatzen ditu. SF_FileSystem.FileNaming notazioa erabili behar da.

imagetype: Sortuko den irudi motaren izena. Honako balioak onartzen dira: "gif", "jpeg", "png" (lehenetsia), "svg" eta "tiff".

overwrite: Helburu-fitxategia gainidatzi daitekeen zehazten du (balio lehenetsia = False).

Adibidea:

Basic lengoaian

      oChart.ExportToFile("C:\Temp\myChart.svg", ImageType := "svg", Overwrite := True)
    
Python lengoaian

      chart.ExportToFile(r"C:\Temp\myChart.svg", imagetype="svg", overwrite=True)
    

Resize

Diagramak uneko orrian duen kokalekua aldatzen du eta bere zabalera eta altuera aldatzen ditu. True itzultzen du tamaina ongi aldatu bada.

Sintaxia:

chart.Resize([xpos: int], [ypos: int], [width: int], [height: int]): bool

Parametroak:

xpos, ypos: Zehaztu diagramaren X eta Y kokaleku berriak. Balio horietako bat ematen ez bada edo balioa negatiboa bada, hari dagokion kokalekua ez da aldatuko.

width: Zehaztu diagramaren zabalera berria. Argumentu hau ematen ez bada edo balio negatibo bat ematen bada, diagramaren zabalera ez da aldatuko.

height: Zehaztu diagramaren altuera berria. Argumentu hau ematen ez bada edo balio negatibo bat ematen bada, diagramaren altuera ez da aldatuko.

note

Argumentu guztiak milimetro baten 1/100 diren osoko balio gisa ematen dira.


Adibidea:

Basic lengoaian

      ' X eta Y kokaguneak soilik aldatzen ditu
      oChart.Rezise(1000, 3000)
      ' Diagramaren zabalera eta altuera soilik aldatzen ditu
      oChart.Resize(, , 25000, 12500)
      ' Gako-hitz moduko argumentuak onartzen dira
      oChart.Resize(Width := 25000, Height := 12500)
    
Python lengoaian

      chart.Rezise(1000, 3000)
      chart.Resize(-1, -1, 20000, 20000)
      chart.Resize(width=25000, height=12500)
    
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.


Emaguzu laguntza!