ScriptForge.Basic zerbitzua

ScriptForge.Basic zerbitzuak Python testuinguruan exekutatu daitezkeen LibreOffice Basic metodoen bilduma bat proposatzen du. Basic zerbitzuko metodoek Basic funtzio integratuen sintaxi eta portaera bera dute.

Adibide tipikoa:


   bas.MsgBox('Bistaratu testu hau mezu-koadro modura Python script batetik')
  
warning

ScriptForge.Basic zerbitzua Python script-etarako soilik da.


Zerbitzuari deitzea

note

Basic zerbitzua erabili baino lehen, inportatu scriptforge moduluko CreateScriptService() metodoa:



    from scriptforge import CreateScriptService
    bas = CreateScriptService("Basic")
  

Propietateak

Izena

Irakurtzeko soilik

Mota

Deskribapena

MB_OK, MB_OKCANCEL, MB_RETRYCANCEL, MB_YESNO, MB_YESNOCANCEL

Bai

Integer

Balioak: 0, 1, 5, 4, 3

MB_ICONEXCLAMATION, MB_ICONINFORMATION, MB_ICONQUESTION, MB_ICONSTOP

Bai

Integer

Balioak: 48, 64, 32, 16

MB_ABORTRETRYIGNORE, MB_DEFBUTTON1, MB_DEFBUTTON2, MB_DEFBUTTON3

Bai

Integer

Balioak: 2, 128, 256, 512

IDABORT, IDCANCEL, IDIGNORE, IDNO, IDOK, IDRETRY, IDYES

Bai

Integer

Balioak: 3, 2, 5, 7, 1, 4, 6
MsgBox koadroan hautatutako botoia adierazten duten konstanteak.

StarDesktop

Bai

UNO
objektua

Returns the StarDesktop object that represents the LibreOffice application.

ThisComponent

Yes

UNO
object

If the current component refers to a LibreOffice document, this method returns the UNO object representing the document. This property returns None when the current component does not correspond to a document.

ThisDatabaseDocument

Yes

UNO
object

If the script is being executed from a Base document or any of its subcomponents this method returns the main component of the Base instance. This property returns None otherwise.


Basic zerbitzuko metodoen zerrenda

CDate
CDateFromUnoDateTime
CDateToUnoDateTime
ConvertFromUrl
ConvertToUrl
CreateUnoService
CreateUnoStruct
DateAdd

DateDiff
DatePart
DateValue
Format
GetDefaultContext
GetGuiType
GetPathSeparator
GetSystemTicks

GlobalScope.BasicLibraries
GlobalScope.DialogLibraries
InputBox
MsgBox
Now
RGB
Xray


CDate

Zenbakizko adierazpen bat edo kate bat datetime.datetime jatorrizko Python objektu bihurtzen du

note

Metodo honek Basic-en CDate funtzio integratua Phyton scriptei erakusten die.


Sintaxia:

svc.CDate(expression: any): obj

Parametroak:

expression: Data bat ordezkatzen duen zenbakizko adierazpen bat edo kate bat.

When you convert a string expression, the date and time must be entered either in one of the date acceptance patterns defined for your locale setting (see - Languages and Locales - General) or in ISO date format (momentarily, only the ISO format with hyphens, e.g. "2012-12-31" is accepted). In numeric expressions, values to the left of the decimal represent the date, beginning from December 31, 1899. Values to the right of the decimal represent the time.

Adibidea:


    d = bas.CDate(1000.25)
    bas.MsgBox(str(d)) # 1902-09-26 06:00:00
    bas.MsgBox(d.year) # 1902
  

CDateFromUnoDateTime

UNO data/ordua irudikapen bat Python lengoaiako datetime.datetime jatorrizko objektu bihurtzen du.

Sintaxia:

svc.CDateFromUnoDateTime(unodate: uno): obj

Parametroak:

unodate: UNO data/ordua objektu bat, honako motetako batekoa: com.sun.star.util.DateTime, com.sun.star.util.Date edo com.sun.star.util.Time

Adibidea:

Hurrengo adibideak com.sun.star.util.DateTime objektu bat sortzen du eta datetime.datetime Python objektu bihurtzen du.


    uno_date = bas.CreateUnoStruct('com.sun.star.util.DateTime')
    uno_date.Year = 1983
    uno_date.Month = 2
    uno_date.Day = 23
    new_date = bas.CDateFromUnoDateTime(uno_date)
    bas.MsgBox(str(new_date)) # 1983-02-23 00:00:00
  

CDateToUnoDateTime

Data baten irudikapen bat com.sun.star.util.DateTime objektu bihurtzen du.

Sintaxia:

svc.CDateToUnoDateTime(date: obj): uno

Parametroak:

date: Python data/ordu objektu bat, honako motetako batekoa: datetime.datetime, datetime.date, datetime.time, float (time.time) edo time.struct_time.

Adibidea:


    from datetime import datetime
    current_datetime = datetime.now()
    uno_date = bas.CDateToUnoDateTime(current_datetime)
    bas.MsgBox(str(uno_date.Year) + "-" + str(uno_date.Month) + "-" + str(uno_date.Day))
  

ConvertFromUrl

Emandako file: URLaren sistemako fitxategi-izena itzultzen du.

Sintaxia:

svc.ConvertFromUrl(url: str): str

Parametroak:

url: file: URL absolutu bat.

Itzulera-balioa:

Sistemako bide-izenen fitxategi-izen bat.

Adibidea:


    filename = bas.ConvertFromUrl( "file:///C:/Program%20Files%20(x86)/LibreOffice/News.txt")
    bas.MsgBox(filename)
  

ConvertToUrl

file: URL bat itzultzen du emandako sistemaren bide-izenerako.

Sintaxia:

svc.ConvertToUrl(systempath: str): str

Parametroak:

systempath: Sistemako fitxategi-izen bat kate gisa.

Itzulera-balioa:

file: URL bat kate gisa.

Adibidea:


    url = bas.ConvertToUrl( 'C:\Program Files(x86)\LibreOffice\News.txt')
    bas.MsgBox(url)
  

CreateUnoService

UNO zerbitzu baten instantzia bat sortzen du ProcessServiceManager prozesuen zerbitzu-kudeatzailearekin.

Sintaxia:

svc.CreateUnoService(servicename: str): uno

Parametroak:

servicename: Osorik kualifikatutako zerbitzu-izen bat, adibidez com.sun.star.ui.dialogs.FilePicker edo com.sun.star.sheet.FunctionAccess.

Adibidea:


    dsk = bas.CreateUnoService('com.sun.star.frame.Desktop')
  

CreateUnoStruct

Zehaztutako motako UNO egitura baten instantzia bat itzultzen du.

Sintaxia:

svc.CreateUnoStruct(unostructure: str): uno

Parametroak:

unostructure: Egitura baten izen kualifikatu osoa, adibidez com.sun.star.beans.Property edo com.sun.star.util.DateTime.

Adibidea:


    date_struct = CreateUnoStruct('com.sun.star.util.DateTime')
  

DateAdd

Data- edo ordu-tarte bat gehitzen dio emandako data/ordu bati hainbat aldiz, eta eragiketa horren emaitza den data itzultzen du.

Sintaxia:

svc.DateAdd(interval: str, number: num, date: datetime): datetime

Parametroak:

interval - Ondorengo taularako kate-adierazpena, data- edo ordu-barrutia zehazten duena.

tartea (kate-balioa)

Azalpena

yyyy

Urtea

q

Hiruhilekoa

m

Hilabetea

y

Urteko eguna

w

Asteko eguna

ww

Urteko astea

d

Eguna

h

ordua

n

Minutua

s

Segundoa


number: Zenbakizko adierazpen bat, interval balioa zenbat aldiz gehituko den (positiboa denean) edo kenduko den (negatiboa denean) zehazten duena.

date: Emandako datetime.datetime balio bat, interval balioa number aldiz gehituko zaio datetime.datetime balioari.

Itzulera-balioa:

datetime.datetime balio bat.

Adibidea:


    dt = datetime.datetime(2004, 1, 31)
    dt = bas.DateAdd("m", 1, dt)
    print(dt)
  

DateDiff

Emandako bi data- edo ordu-balioen arteko data-/ordu-tarteen kopurua itzultzen du.

Sintaxia:

svc.DateDiff(interval: str, date1: datetime, date2: datetime, firstdayofweek = 1, firstweekofyear = 1): int

Parametroak:

interval: Data-tartea zehazten duen kate-adierazpen bat, goiko DateAdd metodoan adierazten den modukoa.

date1, date2: Konparatuko diren bi datetime.datetime balioak.

astekoLehenEguna: Astearen lehen eguna zehazten duen aukerako parametroa.

astekoleheneguna balioa

Azalpena

0

Sistemaren balio lehenetsia erabiltzen du

1

Igandea (lehenetsia)

2

Astelehena

3

Asteartea

4

Asteazkena

5

Osteguna

6

Ostirala

7

Larunbata


urtekolehenastea: Aukerako parametro bat, urte bateko hasierako astea zehazten duena.

urtekolehenastea balioa

Azalpena

0

Sistemaren balio lehenetsia erabiltzen du

1

1. astea urtarrilaren 1a duen astea da (lehenetsia)

2

1. astea urte horretako lau egun edo gehiago dituen lehenengo astea da

3

1. astea urte berriko egunak bakarrik dituen lehenengo astea da


Itzulera-balioa:

Zenbaki bat.

Adibidea:


    date1 = datetime.datetime(2005,1, 1)
    date2 = datetime.datetime(2005,12,31)
    diffDays = bas.DateDiff('d', date1, date2)
    print(diffDays)
  

DatePart

DatePart funtzioak data batean zehaztutako zati bat itzultzen du.

Sintaxia:

svc.DatePart(interval: str, date: datetime, firstdayofweek = 1, firstweekofyear = 1): int

Parametroak:

interval: Data-tartea zehazten duen kate-adierazpen bat, goiko DateAdd metodoan adierazten den modukoa.

date: Emaitza data/ordu horretatik kalkulatuko da.

firstdayofweek, firstweekofyear: goiko DateDiff metodoan zehaztu den moduan, astearen eta urtearen hasierako eguna zehazten dituzten aukerako parametroak.

Itzulera-balioa:

Erauzitako zatia emandako datarako/ordurako.

Adibidea:


    print(bas.DatePart("ww", datetime.datetime(2005,12,31)
    print(bas.DatePart('q', datetime.datetime(1999,12,30)
  

DateValue

Data-balio bat kalkulatzen du data-kate bat erabilita.

Sintaxia:

svc.DateValue(date: str): datetime

Parametroak:

data: Data objektu bihurtuko den data duen katea.

note

The string passed to DateValue must be expressed in one of the date formats defined by your locale setting (see - Languages and Locales - General) or using the ISO date format "yyyy-mm-dd" (year, month and day separated by hyphens).


Itzulera-balioa:

Kalkulatutako data.

Adibidea:


    dt = bas.DateValue("23-02-2011")
    print(dt)
  

Format

Zenbaki bat kate bihurtzen du, eta zehaztutako formatuaren arabera aldatzen du.

Sintaxia:

svc.Format(expression: any, format = ''): str

Parametroak:

adierazpena: Formatudun kate bihurtuko den zenbakizko adierazpena.

formatua: Zenbakirako formatu-kodea zehazten duen katea. formatua ez bada ezartzen, Format funtzioak LibreOffice Basic Str() funtzioaren moduan funtzionatzen du.

Itzulera-balioa:

Testu-katea.

Kodeei formatua ematea

Hurrengo zerrendan, zenbakizko adierazpen bati formatua emateko erabili daitezkeen kodeak deskribatzen dira:

0: adierazpena parametroak digitu bat badu 0 zenbakiaren kokagunean formatua kodean, digitua bistaratu egingo da; bestela, zero bat bistaratuko da.

adierazpena adierazpenak formatua kodeko zero kopurua baino digitu gutxiago baditu (dezimalaren edozein aldetan), aurreko eta atzeko zeroak bistaratuko dira. adierazpenak formatua kodeak duen zero kopurua baino digitu gehiago baditu dezimalen bereizlearen ezkerrean, gainerako digituak formateatu gabe bistaratuko dira.

adierazpena adierazpeneko dezimalak borobildu egingo dira formatua kodeko dezimal-bereizlearen ondoren agertzen diren zero kopuruaren arabera.

#: adierazpena parametroak digitu bat baduformatua kodeko # leku-markaren kokagunean, digitua bistaratuko da; bestela, ez da ezer bistaratuko kokagune horretan.

Ikur honek 0 zenbakiaren moduan funtzionatzen du, baina aurreko eta atzeko zeroak ez dira bistaratzen # karaktere gehiago badaude formatua kodean, adierazpena adierazpenean dauden digituak baino. adierazpena adierazpeneko digitu esanguratsuak soilik bistaratuko dira.

.: Dezimalaren leku-markak dezimalaren bereizletik ezkerretarako eta eskuinetarako dezimalen kopurua zehazten du.

formatua kodeak # leku-markak soilik baditu ikur horren ezkerrean, 1 baino txikiagoko zenbakiek dezimalen bereizle bat izango dute hasieran. Zenbaki zatikiarretan aurreko zeroa beti bistaratzeko, erabili 0 leku-marka gisa dezimalen bereizlearen ezkerreko lehenengo digituan.

%: adierazpena 100 zenbakiarekin biderkatzen du eta ehunekoen ikurra (%) txertatzen du adierazpena formatua kodean agertzen den tokian.

E- E+ e- e+ : formatua kodeak gutxienez leku-markako digitu bat (0 edo #) badu E-, E+, e-, edo e+ ikurraren eskuinaldean, adierazpenari formatu zientifikoa edo esponentziala emango zaio. E edo e letra zenbakiaren eta esponentearen artean sartuko da. Ikurraren eskuinaldean digituetarako dauden leku-marken kopuruak esponenteko digitu kopurua zehaztuko du.

Esponentea negatiboa bada, minus ikurra bistaratuko da berehala esponente baten aurrean honako ikurrekin: E-, E+, e-, e+. Esponentea positiboa bada, plus ikurra bakarrik bistaratuko da esponenteen aurrean E+ edo e+ ikurrarekin.

Milakoen mugatzailea bistaratzeko, formatua kodeak mugatzaile hori digituen leku-markekin (0 edo #) inguratuta eduki behar du.

Puntua milakoen eta dezimalen bereizle gisa erabiltzea eskualdeko ezarpenen arabera dago. Zenbaki bat zuzenean Basic iturburu-kodean sartzean, puntua erabili beti dezimal-bereizle gisa. Unean dezimalen bereizle gisa bistaratutako karakterea zure sistemako ezarpenen zenbaki-formatuaren arabera dago.

- + $ ( ) zuriunea: Plus (+), minus (-), dolar ($), zuriune edo parentesien ikurra zuzenean formatua kodean sartzen bada, karaktere literal gisa bistaratuko da.

Hemen zerrendatzen ez diren karaktereak bistaratzeko, aurrean alderantzizko barra (\) jarri behar diezu, edo komatxo artean (" ") jarri behar dituzu.

\ : Alderantzizko barrak formatua kodeko hurrengo karakterea bistaratzen du.

Esanahi berezia duten eta formatua kodean ageri diren karaktereak modu literalean bistaratu nahi badira, aurretik alderantzizko barra eraman behar dute. Alderantzizko barra bera ez da bistaratuko, salbu eta formatu-kodean alderantzizko barra bi aldiz jarraian (\\) sartzen bada.

Karaktere gisa bistaratu ahal izateko formatu-kodean aurretik alderantzizko barra izan behar duten karaktereak hauek dira: data- eta denbora-formatuko karaktereak (a, c, d, h, m, n, p, q, s, t, w, y, /, :), zenbaki-formatuko karaktereak (#, 0, %, E, e, koma, puntua) eta kate-formatuko karaktereak (@, &, <, >, !).

Aurredefinitutako ondorengo zenbaki-formatuak ere erabil daitezke. "General Number" izan ezik, aurredefinitutako formatu-kode guztiek zenbaki dezimal gisa, bi dezimalekin, itzultzen dituzte zenbakiak.

Aurrez definitutako formatuak erabiltzen badituzu, formatuaren izenak komatxo artean egon behar du.

Aurredefinitutako formatuak

General Number: zenbakiak sartzen diren bezala bistaratzen dira.

Currency: zenbakiaren aurrean dolar-ikurra txertatzen du eta zenbaki negatiboak parentesi artean jartzen ditu.

Fixed: Gutxienez digitu bat bistaratzen da dezimal-bereizlearen aurrean.

Standard: zenbakiak milakoen bereizlearekin bistaratzen ditu.

Percent: zenbakia bider 100 egiten du eta zenbakiari ehuneko ikurra eransten dio.

Scientific: Zenbakiak formatu zientifikoan bistaratzen ditu (adibidez, 1000 jarri ordez 1,00E+03 jartzen du).

formatua kodea hiru sekziotan banatu daiteke, haiek bereizteko puntu eta koma erabiliz. Lehen zatiak balio positiboen formatua definitzen du, bigarren zatiak balio negatiboena, eta hirugarren zatiak zeroa. formatua kode bakarra zehazten bada, zenbaki guztiei aplikatuko zaie.

You can set the locale used for controlling the formatting numbers, dates and currencies in LibreOffice Basic in - Languages and Locales - General. In Basic format codes, the decimal point (.) is always used as placeholder for the decimal separator defined in your locale and will be replaced by the corresponding character.

Gauza bera dagokie data-, ordu- eta moneta-formatuen eskualde-ezarpenei ere. Basic formatu-kodea eskualde-ezarpenaren arabera interpretatu eta bistaratuko da.

Adibidea:


    txt = bas.Format(6328.2, '##.##0.00')
    print(txt)
  

GetDefaultContext

Prozesu-zerbitzuaren faktoriaren testuinguru lehenetsia itzultzen du, existitzen bada, eta bestela erreferentzia nulu bat itzultzen du.

GetDefaultContext metodoa getComponentContext() metodoaren ordezko bat da. Bigarren hori XSCRIPTCONTEXT aldagai globalean edo uno.py moduluan eskuratu daiteke.

Sintaxia:

svc.GetDefaultContext(): uno

Itzulera-balioa:

Osagai-testuinguru lehenetsia erabiltzen da zerbitzuen instantziak XMultiServiceFactory bidez sortzean. Informazio gehiagorako, ikusi garatzaile-gidako Professional UNO kapitulua api.libreoffice.org gidan.

Adibidea:


    ctx = bas.GetDefaultContext()
  

GetGuiType

Erabiltzaile-interfaze grafikoa zehazten duen zenbakizko balio bat itzultzen du. Funtzio hau aurreko bertsioekin bateragarritasuna mantentzeko soilik erabiltzen da.

Begiratu platform Python moduluaren system() metodoa sistema eragilea identifikatzeko.

Sintaxia:

svc.GetGuiType(): int

Adibidea:


    n = bas.GetGuiType()
  

GetPathSeparator

Fitxategien bide-izenak zehazteko erabilitako direktorio-bereizlea, sistema eragilearen araberakoa dena, itzultzen du.

Erabili os Python moduluko os.pathsep bide-izenen bereizlea identifikatzeko.

Sintaxia:

svc.GetPathSeparator(): str

Adibidea:


    sep = bas.GetPathSeparator()
  

GetSystemTicks

Sistema eragileak emandako denbora-marken kopurua itzultzen du. Funtzio hau zenbait prozesu optimizatzeko erabili daiteke. Erabili metodo hau denbora milisegundotan kalkulatzeko:

Sintaxia:

svc.GetSystemTicks(): int

Adibidea:


    ticks_ini = bas.GetSystemTicks()
    time.sleep(1)
    ticks_end = bas.GetSystemTicks()
    bas.MsgBox("{} - {} = {}".format(ticks_end, ticks_ini,ticks_end - ticks_ini))
  

GlobalScope.BasicLibraries

Partekatutako Basic liburutegi eta modulu guztiak dituen UNO objektu bat itzultzen du.

Metodo hori Python lengoaien GlobalScope.BasicLibraries elementuaren parekoa da Basic scriptetan.

Sintaxia:

svc.GlobalScope.BasicLibraries(): uno

Itzulera-balioa:

com.sun.star.script.XLibraryContainer

Adibidea:

Hurrengo adibideak Gimmicks izeneko Basic liburutegia kargatzen du, oraindik kargatu gabe badago.


    libs = bas.GlobalScope.BasicLibraries()
    if not libs.isLibraryLoaded("Gimmicks"):
        libs.loadLibrary("Gimmicks")
  

GlobalScope.DialogLibraries

Elkarrizketa-koadroen liburutegi partekatu guztiak dituen UNO objektu bat itzultzen du.

Metodo hori Python lengoaien GlobalScope.DialogLibraries elementuaren parekoa da Basic scriptetan.

Sintaxia:

svc.GlobalScope.DialogLibraries(): uno

Itzulera-balioa:

com.sun.star.comp.sfx2.DialogLibraryContainer

Adibidea:

Hurrengo adibidean, erabilgarri dauden elkarrizketa-koadroen liburutegi guztien izenak dituen mezu-koadro bat erakusten da.


    dlg_libs = bas.GlobalScope.DialogLibraries()
    lib_names = dlg_libs.getElementNames()
    bas.MsgBox("\n".join(lib_names))
  

InputBox

Sintaxia:

svc.InputBox(prompt: str, [title: str], [default: str], [xpostwips: int, ypostwips: int]): str

Parametroak:

prompt: Elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratzen den kate-adierazpena.

title: Elkarrizketa-koadroaren izenburu-barran bistaratutako kate-adierazpena.

default: Testu-koadroan lehenetsi gisa bistaratzen den kate-adierazpena, beste sarrerarik ematen ez bada.

xpostwips: Elkarrizketa-koadroaren kokagune horizontala zehazten duen osoko zenbakidun adierazpena. Kokagunea koordenatu absolutua da eta ez dagokio LibreOffice leihoari.

ypostwips: Elkarrizketa-koadroaren kokagune bertikala zehazten duen osoko zenbakidun adierazpena. Kokagunea koordenatu absolutua da eta ez dagokio LibreOffice leihoari.

xpostwips eta ypostwips erabiltzen ez badira, elkarrizketa-koadroa pantailaren erdian agertuko da. Kokagunea twip unitatetan zehazten da.

Itzulera-balioa:

String

Adibidea:


    txt = s.InputBox('Sartu esaldi bat:', "Erabiltzaile maitea")
    s.MsgBox(txt, s.MB_ICONINFORMATION, "Esaldia berrestea")
  
note

Informazio gehiagorako, begiratuPantailaren sarrerak/irteerak Python bidez wikian.


MsgBox

Mezu bat duen elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du eta aukerako balio bat itzultzen du.
MB_xx konstanteak elkarrizketa-koadroaren mota zehazteko, bistaratuko diren botoien kopurua eta mota zehazteko eta ikono mota zehazteko erabili daitezke. Haien balioak gehituta, bit-ereduak osatzen dituzte eta MsgBox elkarrizketa-koadroaren itxura definitzen dute.

Sintaxia:

bas.MsgBox(prompt: str, [buttons: int], [title: str])[: int]

Parametroak:

prompt: Elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratutako kate-adierazpena. Lerro-jauziak txertatzeko, erabili Chr$(13).

title: Elkarrizketa-koadroaren izenburu-barran bistaratutako kate-adierazpena. Erabiltzen ez bada, izenburu-barrak aplikazioaren izena erakutsiko du.

buttons: Elkarrizketa-koadroaren mota, bistaratuko diren botoien kopurua eta mota eta ikono mota zehazten dituen edozein osoko adierazpen. buttons parametroak bit-ereduen konbinazio bat adierazten du, hau da, elementuen konbinazioak sortu daitezke botoi bakoitzari dagokion zenbakia gehituta:

Itzulera-balioa:

Aukerako osoko zenbaki bat, goiko IDxx propietateetan zehaztu den moduan.

Adibidea:


    txt = s.InputBox('Sartu esaldi bat:', "Erabiltzaile maitea")
    s.MsgBox(txt, s.MB_ICONINFORMATION, "Esaldia berrestea")
  
note

Informazio gehiagorako, begiratuPantailaren sarrerak/irteerak Python bidez wikian.


Now

Sistemaren uneko data eta ordua itzultzen ditu datetime.datetime jatorrizko Python objektu gisa.

Sintaxia:

svc.Now(): datetime

Adibidea:


    bas.MsgBox(bas.Now(), bas.MB_OK, "Now")
  

RGB

Zenbaki osoz osatutako kolore-balio bat itzultzen du. Balioak osagai gorri, berde eta urdina ditu.

Sintaxia:

svc.RGB(red:int, green: int, blue: int): int

Parametroak:

red: Kolore konposatuaren osagai gorria (0-255) adierazten duen osoko adierazpena.

green: Kolore konposatuaren osagai berdea (0-255) adierazten duen osoko adierazpena.

blue: Kolore konposatuaren osagai urdina (0-255) adierazten duen osoko adierazpena.

Emaitza gisa lortutako Long balioa honako formularen bidez kalkulatzen da:
Emaitza = gorria×65536 + berdea×256 + urdina.

warning

VBA bateragarritasun-moduan (Option VBASupport 1), Long balioa horrela kalkulatzen da:
Emaitza = gorria + berdeax256 + urdinax65536
Ikusi RGB funtzioa [VBA]


tip

Kolore-aukeratzailearen elkarrizketa-koadroak kolore-kode konposatu baten osagai gorri, berde eta urdinak kalkulatzen laguntzen du. Testuaren kolorea aldatuta eta Kolore pertsonalizatua hautatuta, kolore-aukeratzailearen elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.


Itzulera-balioa:

Integer

Adibidea:


    YELLOW = bas.RGB(255,255,0)
  

Xray

Ikuskatu UNO objektuak edo aldagaiak.

Sintaxia:

svc.Xray(obj: any)

Parametroak:

obj: Aldagai bat edo UNO objektu bat.

Adibidea:


    bas.Xray(bas.StarDesktop)
  
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.


Emaguzu laguntza!