Txertatu kontrolak

Toolbox barra irekitzen du.

Aukeratu kontrolak ikonoa

Txertatu kontrolak

Botoia

Icon Button

Komando-botoia gehitzen du. Komando-botoiak definitutako gertaeren komandoak exekutatzeko erabil ditzakezu, adibidez saguaren bidez klik egitea.

Nahi izanez gero, botoiari testua edo grafikoa gehitu diezaiokezu.

Irudi-kontrola

Icon Image Control

Grafikoak bistaratzen dituen kontrolak gehitzen ditu.

Kontrol-laukia

Icon Check Box

Kontrol-laukiak gehitzen ditu funtzioak aktibatzeko edo desaktibatzeko.

Aukera-botoia

Icon Option Button

Erabiltzaileak aukera anitzen artean hautatzeko modua eskaintzen duen botoi bat gehitzen du. Elkartutako aukera-botoiek elkarren ondoko tabulazio-ordena izan behar dute. Normalean talde-marko batez inguratuta daude. Aukera-botoien bi talde badaude, tabulazio-ordena bat sartu behar da bi taldeen arteko tabulazio-ordenen artean, adibidez bigarren taldearen markoan, edo elkarrizketa-koadroko beste edozein kontroletan, beste kontrol hori aukera-botoi bat ez bada.

Etiketa-eremua

Icon Label Field

Eremuak gehitzen ditu testu-etiketak bistaratzeko. Etiketa horiek aurrez definitutako testua soilik bistaratzen dute, ez dira testua sartzeko.

Testu-koadroa

Icon Text Box

Sarrera-lauki bat gehitzen du eta hor testua sartu eta edita dezakezu.

Zerrenda-koadroa

Icon List Box

Zerrendadun koadroa gehitzen du eta zerrenda horretako sarrera batean klik egin dezakezu.

Konbinazio-koadroa

Icon Combo Box

Konbinazio-koadroa gehitzen du. Konbinazio-koadroa lerro bakarreko zerrenda-koadroa da; han klik egin eta zerrendako sarrera bat aukeratu dezakezu. Nahi izanez gero, konbinazio-koadroko sarrerak "irakurtzeko soilik" bihur ditzakezu.

Korritze-barra horizontala

Icon Horizontal Scrollbar

Elkarrizketa-koadroari korritze-barra horizontala gehitzen dio.

Korritze-barra bertikala

Icon Vertical Scrollbar

Elkarrizketa-koadroari korritze-barra bertikala gehitzen dio.

Talde-markoa

Icon Group Box

Antzeko kontrolak bisualki elkartzeko erabil dezakezun markoa gehitzen du, esaterako, aukera-botoiak.

note

Aukera-botoien bi talde desberdin zehazteko, ziurtatu talde-markoaren tabulazio-indizea bi taldeen tabulazio-indizeen artean dagoela.


Aurrerapen-barra

Icon Progress Bar

Elkarrizketa-koadroari aurrerapen-barra gehitzen dio.

Marra horizontala

Icon Horizontal Line

Elkarrizketa-koadroari marra horizontala gehitzen dio.

Marra bertikala

Icon Vertical Line

Elkarrizketa-koadroari marra bertikala gehitzen dio.

Data-eremua

Icon Date Field

Data-eremua gehitzen du.

Data-eremuari "goitibehera" propietatea esleitzen badiozu, erabiltzaileak egutegia goitik behera jaitsi ahal izango du data bat hautatzeko.

Ordu-eremua

Icon Time Field

Ordu-eremua gehitzen du.

Zenbakizko eremua

Icon Numeric Field

Zenbakizko eremua gehitzen du.

Moneta-eremua

Icon Currency Field

Moneta-eremua gehitzen du.

Eremu formatuduna

Icon Formatted Field

Testu-koadroa gehitzen du, eta hor sartzen edo irteten den testuaren formatua eta balio murriztaileak defini ditzakezu.

Eremu maskaratua

Icon Pattern Field

Eremu maskaratua gehitzen du. Eremu maskaratua sarrerako maskarak eta karaktere-maskarak osatzen dute. Erabiltzaileak zein datu sar ditzakeen zehazten du sarrerako maskarak. Karaktere-maskarak, berriz, inprimakia kargatzean eremu maskaratuak zein egoera izango duen zehazten du.

Fitxategi-hautapena

Icon File Selection

Botoi bat gehitzen du, eta horren bidez fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.

Hautatu

Icon Select

Hautapen modua aktibatu edo desaktibatzen du. Modu horretan, elkarrizketa-koadroetako kontrolak hauta ditzakezu editatzeko.

Propietateak

Icon Properties

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako kontrolaren propietateak edita ditzakezu.

Aktibatu test modua

Icon Activate Test Mode

Test modua abiarazten du. Erabili elkarrizketa-koadroko itxi aukera probaren modua amaitzeko.

Kudeatu hizkuntza

Manage Language icon

elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, hainbat hizkuntzatako elkarrizketa-koadroen iturburuen multzo batzuk gaitzeko edo kudeatzeko.

Zuhaitz-kontrola

Icon Tree Control

Zerrenda hierarkikoa erakuts dezakeen zuhaitz-kontrol bat gehitzen du. Programatik bete dezakezu zerrenda, API deiak erabiliz (XtreeControl).

Taula-kontrola

Table control icon

Taula baten datuak erakutsi ditzakeen taula-kontrol bat gehitzen du. Datuak zure programarekin bete ditzakezu, API deiak erabilita.

Hiperesteken kontrola

Insert hyperlink control icon

Helbide bat web-arakatzaile batean ireki dezakeen hiperesteken kontrol bat gehitzen du.

Emaguzu laguntza!