Inportatu elkarrizketa-koadroa

BASICeko elkarrizketa-koadroaren fitxategia inportatzeko "Ireki" elkarrizketa-koadroari deitzen dio.

Inportatutako elkarrizketa-koadroak jadanik existitzen den izen bat badu, mezu-koadro bat ikusiko duzu inportatutako elkarrizketa-koadroaren izena aldatzeko. Kasu honetan, elkarrizketa-koadroa erabilgarri dagoen hurrengo izen 'automatikoarekin' ordeztuko da, elkarrizketa-koadro berri bat sortzean gertatzen den bezala. Edo existitzen den elkarrizketa-koadroa inportatutakoarekin gainidatz dezakezu. 'Utzi' botoian klik eginez gero, elkarrizketa-koadroa ez da inportatuko.

Elkarrizketa-koadroek lokalizatutako datuak eduki ditzakete. Elkarrizketa-koadroa bat inportatzean, elkarrizketa-koadroaren lokalizazioaren egoeran hutsegite bat gerta daiteke.

Liburutegiak hizkuntza gehigarriak baditu, inportatutako elkarrizketa-koadroarekin konparatuz edo inportatutako elkarrizketa-koadroa ez badago erabat lokalizatuta, orduan hizkuntza gehigarriak modu isilean gehituko zaizkio inportatutako elkarrizketa-koadroari elkarrizketa-koadroaren lokala lehenetsiaren kateak erabiliz.

Inportatutako elkarrizketa-koadroak hizkuntza gehigarriak baditu liburutegiarekin konparatuz, edo liburutegia ez badago erabat lokalizatuta, orduan mezu-koadro bat ikusiko duzu Gehitu, Baztertu edo Utzi botoiekin.

Ikonoa

Inportatu elkarrizketa-koadroa

Emaguzu laguntza!