Kontrolen eta elkarrizketa-koadroen propietateak

Zehaztutako elkarrizketa-koadroaren edo kontrolaren propietateak zehazten ditu. Komando hau erabiltzeko diseinu moduan egon behar duzu.

Propietateak elkarrizketa-koadroan datuak sartzea

Ondorengo tekla-konbinazioak Propietateak elkarrizketa-koadroaren lerro anitzeko eremuetan edo konbinazio-koadroetan datuak sartzeko erabiltzen dira:

Teklak

Efektuak

Alt+Behera gezia

Konbinazio-koadroa irekitzen du

Alt+Gora gezia

Konbinazio-koadroa ixten du

⇧+⏎

Lerro-jauzia txertatzen du lerro anitzeko eremuetan.

(Gora gezia)

Aurreko lerrora joaten da.

(Behera gezia)

Hurrengo lerrora joaten da.

⏎

Eremu batean egindako aldaketak aplikatzen ditu eta kurtsorea hurrengo eremuan kokatzen du.


Orokorra

Hautatutako kontrol edo elkarrizketa-koadroaren propietateak zehazten ditu. Erabilgarri dauden propietateak hautatutako kontrol motaren arabera daude. Beraz, ondorengo propietateak ez daude erabilgarri kontrol mota guztientzat.

Gertaerak

Hautatutako kontrol edo elkarrizketa-koadroarentzako gertaera-esleipenak zehazten dituzte. Gertaera erabilgarriak hautatutako kontrol motaren arabera daude.

Emaguzu laguntza!