Ikuskapenaren leihoa

Ikuskapenaren leihoaren bidez aldagaien balioa ikus dezakezu programa bat exekutatzean. Zehaztu aldagaia Ikuskapena testu-koadroan. Sakatu Gaitu ikuskapena aldagaia zerrenda-koadroan sartzeko eta haren balioak bistaratzeko.

Ikuskapena

Idatzi balioa kontrolatu behar zaion aldagaiaren izena.

Kendu ikuskapena

Hautatutako aldagaia ikuskatutako aldagaien zerrendatik kentzen du.

Ikonoa

Kendu ikuskapena

Ikuskatutako aldagaien balioa editatzea

Ikuskatutako aldagaien zerrenda bistaratzen du. Egin klik bitan sarrera batean pausa laburra eginez balioa editatzeko. Balio berria programarako aldagaiaren baliotzat hartuko da.

Emaguzu laguntza!