Dokumentuetako gertaerek gidatutako makroak

Sekzio honek deskribatzen du nola esleitu scriptak aplikazioaren, dokumentuen edo inprimakien gertaerei.

Software-gertaera zehatz bat gertatzen denean makro bat automatikoki exekutatu daiteke, makroa gertaerari esleituta. Hurrengo taulak dokumentu-gertaeren ikuspegi orokorra eskaintzen du, eta esleitutako makro bat zein puntutan exekutatzen den.

Gertaera

Esleitutako makroa exekutatu...

errutina

Hasi aplikazioa

...LibreOffice aplikazio bat hasi ondoren.

OnStartApp

Itxi aplikazioa

...LibreOffice aplikazio bat amaitu aurretik.

OnCloseApp

Dokumentua sortu da

...Dokumentu berria sortu da Fitxategia - Berria edo Berria ikonoa erabilita. Kontuan izan gertaera hori Basic IDEa irekitzen denean ere abiarazten dela.

OnCreate

Dokumentu berria

...dokumentu berri bat Fitxategia - Berria menu-aukeraren bidez edo Berria ikonoaren bidez sortutakoan.

OnNew

Dokumentuaren karga amaitu da

...dokumentu bat Fitxategia - Ireki menu-aukeraren bidez edo Ireki ikonoaren bidez ireki baino lehen.

OnLoadFinished

Dokumentu irekia

...dokumentu bat Fitxategia - Ireki menu-aukeraren bidez edo Open ikonoaren bidez irekitakoan.

OnLoad

Dokumentua ixtera doa

...dokumentu bat itxi aurretik.

OnPrepareUnload

Dokumentu itxia

...dokumentu bat itxitakoan. Kontuan izan "Gorde dokumentua" gertaera dokumentua itxi aurretik gordetzean ere gerta daitekeela.

OnUnload

-erabiltzaile-interfazerik ez-

OnLayoutFinished

Ikuspegia sortu da

Dokumentua bistaratu da. Kontuan izan gertaera hori dokumentu bat bikoizten denean ere gertatzen dela.

OnViewCreated

Ikuspegia ixtera doa

Dokumentu-diseinua kentzen ari da.

OnPrepareViewClosing

Ikuspegia itxi da

Dokumentuaren diseinua garbitu egiten da dokumentua itxi baino lehen.

OnViewClosed

Aktibatu dokumentua

...dokumentu bat aurreko planora ekarritakoan.

OnFocus

Desaktibatu dokumentua

...beste dokumentu bat aurreko planora ekarritakoan.

OnUnfocus

Gorde dokumentua

...dokumentu bat Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gorde aurretik, baldin eta dokumentuaren izena lehendik zehaztuta badago.

OnSaveAs

Dokumentua gorde da

...dokumentu bat Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gordetakoan, baldin eta dokumentuaren izena lehendik zehaztuta badago.

OnSaveDone

Dokumentua gordetzeak huts egin du

Dokumentua ezin izan da gorde.

OnSaveFailed

Gorde dokumentua honela

...dokumentu bat izen zehatz batekin gorde aurretik (Fitxategia - Gorde honela aukeraren bidez, Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez, baldin eta dokumentuaren izena oraindik zehaztu ez bada).

OnSaveAs

Dokumentua honela gorde da:

... dokumentu bat izen zehatz batekin gordetakoan (Fitxategia - Gorde honela aukeraren bidez, Fitxategia - Gorde aukeraren bidez edo Gorde ikonoaren bidez, baldin eta dokumentuaren izena oraindik zehaztu ez bada).

OnSaveAsDone

'Gorde honela' aukerak huts egin du

Dokumentua ezin izan da gorde.

OnSaveAsFailed

-erabiltzaile-interfazerik ez-

Dokumentuak diskoan duen kokapena aldatu denean, adibidez Fitxategia - Gorde honela ekintzaren ondoren.

OnStorageChanged

Dokumentuaren kopia gordetzea edo esportatzea

...dokumentu bat Fitxategia - Gorde kopia bat, Fitxategia - Esportatu, Fitxategia - Esportatu PDF gisa menu-aukeren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gorde aurretik.

OnCopyTo

Dokumentuaren kopia sortu da

...dokumentu bat Fitxategia - Gorde kopia bat, Fitxategia - Esportatu, Fitxategia - Esportatu PDF gisa menu-aukeren bidez edo Gorde ikonoaren bidez gorde ondoren.

OnCopyToDone

Dokumentuaren kopia sortzeak huts egin du

Dokumentua ezin izan da kopiatu edo esportatu.

OnCopyToFailed

Inprimatu dokumentua

...'Inprimatu' elkarrizketa-koadroa itxitakoan, baina uneko inprimatze-prozesua hasi aurretik. Gertaera hori kopia bat inprimatzen den bakoitzean gertatzen da.

OnPrint

-EIrik ez-

...dokumentu baten segurtasun-ezarpenak aldatu ondoren.

OnModeChanged

'Aldatuta' egoera aldatu egin da

Dokumentu baten aldatze-egoera aldatu egin da.

OnModifyChanged

Dokumentuaren izenburua aldatu da

Dokumentuaren izenburua eguneratu denean.

OnTitleChanged

Azpi-osagaia kargatu da

...datu-base bateko inprimaki bat ireki ondoren.

OnSubComponentOpened

Azpi-osagai bat itxi da

...datu-base bateko inprimaki bat itxi ondoren.

OnSubComponentClosed

Gutun-inprimakien inprimaketa hasi da

...Fitxategia - Inprimatu edo Tresnak - Posta-konbinazioko morroia menuak erabilita gutun-inprimakiak inprimatu baino lehen.

OnMailMerge

Gutun-inprimakien inprimaketa amaitu da

...Fitxategia - Inprimatu edo Tresnak - Posta-konbinazioko morroia menuak erabilita gutun-inprimakiak inprimatu ondoren.

OnMailMergeFinished

Inprimaki-eremuen inprimaketa hasi da

...inprimaki-eremuak inprimatu baino lehen.

OnFieldMerge

Inprimaki-eremuen inprimaketa amaitu da

...inprimaki-eremuak inprimatu ondoren.

OnFieldMergeFinished

Orrialde kopuruaren aldaketa

Orrialde kopurua aldatzen denean.

OnPageCountChanged


note

Gertaera asko dokumentuei lotuta daude, OnStartApp, OnCloseApp, OnCreate eta OnLoadFinished salbu, horiek aplikazio-mailan gertatzen baitira. OnSubComponentOpened eta OnSubComponentClosed gertaerak datu-baseen inprimakiek abiarazten dituzte.


tip

Writer dokumentuek honako gertaerak abiarazten dituzte: OnLayoutFinished, OnMailMerge, OnMailMergeFinished, OnFieldMerge, OnFieldMergeFinished eta OnPageCountChanged.


Makroa gertaera bati esleitzea

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu eta egin klik Gertaerak fitxan.

  2. Hautatu esleipena globalki edo uneko dokumentuan bakarrik baliozkoa izatea nahi duzun Gorde hemen zerrenda-koadroan.

  3. Hautatu gertaera Gertaera zerrendan.

  4. Hautatu Makroa, eta hautatu aukeratutako gertaerari esleitu beharreko makroa.

  5. Sakatu Ados makroa esleitzeko.

  6. Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.

Gertaerari bati esleitutako makroa kentzea

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu eta egin klik Gertaerak fitxan.

  2. Hautatu esleipen globala edo uneko dokumentuan bakarrik baliozkoa den esleipena kentzea nahi duzun. Horretarako, hautatu Gorde sarrera aukera.

  3. Hautatu Gertaera zerrendatik kendu beharreko esleipena duen gertaera.

  4. Sakatu Kendu.

  5. Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.

Gertaerei makroak esleitzeaz gain,LibreOffice dokumentuek abiarazitako gertaerak behatu daitezke.

Emaguzu laguntza!