Liburutegiak eta moduluak antolatzea

Basic liburutegi-edukiontziak

LibreOffice Basic liburutegiak 3 edukiontzi mota desberdinetan biltegiratu daitezke:

Aplikazioen Makroak edo Nire makroak liburutegietan gordetako makroak beste edukiontzi batetik atzitzeko, dokumentuaren edukiontzitik barne, erabili GlobalScope adierazlea.

Liburutegiak antolatzea

Liburutegi berria sortzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik Liburutegiak fitxan.

  3. Aukeratu non erantsi nahi duzun liburutegia Kokalekua zerrendan. 'Aplikazio-makroak eta elkarrizketa-koadroak' hautatzen baduzu, liburutegia LibreOffice aplikaziokoa izango da eta dokumentu guztietarako egongo da erabilgarri. Dokumentu bat hautatzen baduzu, liburutegia dokumentu honi erantsiko zaio eta bertatik soilik egongo da erabilgarri.

  4. Hautatu Berria eta idatzi izen bat liburutegi berria sortzeko.

Inportatu liburutegi bat

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik Liburutegiak fitxan.

  3. Aukeratu non inportatuko den liburutegia Kokalekua zerrendan. 'Aplikazioaren makroak eta elkarrizketa-koadroak' hautatzen bada, liburutegia LibreOffice aplikaziokoa izango da eta dokumentu guztietarako egongo da erabilgarri. Dokumentu bat hautatzen bada, liburutegia dokumentu horretara inportatuko da eta handik baino ezin izango da erabili.

  4. Sakatu Erantsi eta hautatu erantsi beharreko kanpoko liburutegia.

  5. Hautatu erantsi beharreko liburutegi guztiak Erantsi liburutegiak elkarrizketa-koadroan. Elkarrizketa-koadro horretan hautatutako fitxategian dauden liburutegi guztiak bistaratzen dira.

  6. Liburutegia erreferentzia gisa soilik txertatu nahi baduzu, markatu Txertatu erreferentzia gisa (irakurtzeko soilik) koadroa. Irakurtzeko soilik diren liburutegiak odo erabilgarriak dira, baina ezin dira Basic IDEn aldatu.

  7. Izen bera duten liburutegiak gainidaztea nahi baduzu, markatu Ordeztu lehendik dauden liburutegiak koadroa.

  8. Sakatu Ados liburutegia eransteko.

Esportatu liburutegi bat

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik Liburutegiak fitxan.

  3. Zehaztu non dagoen zure liburutegia Kokagunea zerrendan. Hautatu esportatu nahi duzun liburutegia. Kontuan izan ezin duzula Estandarra liburutegia esportatu.

  4. Sakatu Esportatu...

  5. Aukeratu ea liburutegia hedapen gisa ala BASIC liburutegi gisa esportatuko den.

  6. Sakatu Kendu.

  7. Hautatu nora esportatu nahi duzun liburutegia.

  8. Sakatu Ados liburutegia eransteko.

Liburutegiak ezabatzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik Liburutegiak fitxan.

  3. Hautatu zerrendatik ezabatzea nahi duzun liburutegia.

  4. Sakatu Ezabatu.

Moduluak eta elkarrizketa-koadroak antolatzea

Modulu edo elkarrizketa-koadro berria sortzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik Moduluak edo Elkarrizketa-koadroak fitxan.

  3. Hautatu modulua zein liburutegitan txertatuko den eta sakatu Berria.

  4. Idatzi moduluaren edo elkarrizketa-koadroaren izena eta sakatu Ados.

Moduluei edo elkarrizketa-koadroei izena aldatzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik bitan izena aldatu behar zaion moduluan, kliken artean pausa eginez. Idatzi izen berria.

    Basic IDEn, egin klik eskuineko botoiaz moduluaren edo elkarrizketa-koadroaren izenean pantailaren beheko fitxetan, aukeratu Izena aldatu eta idatzi izen berria.

  3. Sakatu ⏎ aldaketak berresteko.

Moduluak edo elkarrizketa-koadroak ezabatzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Egin klik Moduluak edo Elkarrizketa-koadroak fitxan.

  3. Hautatu zerrendatik ezabatu beharreko modulua edo elkarrizketa-koadroa. Beharrezkoa izanez gero, egin klik bikoitza sarrera batean azpisarrerak erakusteko.

  4. Sakatu Ezabatu.

warning

Modulu bat behin betiko ezabatzean, modulu horretako prozedura eta funtzio guztiak ezabatzen dira.


Proiektuak dokumentuen edo txantiloien artean antolatzea

Moduluak dokumentu, txantiloi eta aplikazio batetik bestera eramatea edo kopiatzea.

  1. Ireki dokumentu edo txantiloi guztiak, non horien artean moduluak edo elkarrizketa-koadroak lekuz aldatu edo kopiatzea nahi duzun.

  2. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic eta egin klik Basic IDEko Antolatzailea botoian edo Hautatu modulua ikonoan Makroen antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  3. Modulu edo elkarrizketa-koadroak beste dokumentu batera eramateko, egin klik dagokion objektuan eta arrastatu nahi duzun kokagunera. Marra horizontal batek uneko objektuaren helburu-kokagunea adierazten du objektua arrastatzen duzun bitartean. Mantendu sakatuta tekla, objektua arrastatzean objektua kopiatzeko lekuz aldatu beharrean.

Emaguzu laguntza!