Basic programak araztea

Eten-puntuak eta urrats bakarreko exekuzioa

Basic programako lerroetan erroreak dauden egiazta dezakezu urrats bakarreko exekuzioaren bidez. Erroreak erraztasunez lokaliza daitezke, urrats bakoitzaren emaitza berehala ikus baitezakezu. Editoreko eten-puntuaren zutabean dagoen erakusleak uneko lerroa adierazten du. Programa kokagune jakin batean etetea nahi baldin baduzu, eten-puntua ezar dezakezu.

Egin klik bikoitza Editorearen leihoaren ezkerreko eten-puntuaren zutabean dagokion lerroan eten-puntua txandakatzeko. Programa eten-puntura heltzen denean, programaren exekuzioa eten egiten da.

Urrats bakarra ikonoaren bidez aktibatzen den Urrats bakarreko exekuzioak programa prozedura eta funtzioetan banatzen du.

Prozedura-urratsa ikonoaren bidez aktibatzen den prozedura-urratsaren exekuzioak programak, prozedurak eta funtzioak urrats bakar gisa saltatzea eragiten du.

Eten-puntuen propietateak

Eten-puntuen propietateak haien laster-menuan daude erabilgarri. Ikusteko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz eten-puntuan, eten-puntuaren zutabean.

Eten-puntu bat aktibatu eta desaktibatu egin dezakezu. Horretarako, haren laster-menuko Aktibo hautatu besterik ez duzu. Eten-puntua desaktibatzen denean, ez da programaren exekuzioa eteten.

Hautatu Propietateak eten-puntuaren laster-menuan edo hautatu Eten-puntuak eten-puntuaren zutabearen laster-menuan Eten-puntuak elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor, eten-puntuaren beste aukera batzuk zehaztu ditzakezu.

Zerrendan eten-puntu guztiak bistaratzen dira iturburu-kodean dagokien lerro-zenbakiarekin. Hautatutako eten-puntua Aktibo laukia markatuz edo garbituz aktibatu edo desaktiba dezakezu.

Pasaldiak programa eten aurretik eten-puntua zenbat aldiz salta daitekeen zehazten du. 0 sartzen baduzu (ezarpen lehenetsia), programa eten egingo da eten-puntu bat aurkitu bezain laster.

Sakatu Ezabatu eten-puntua programatik kentzeko.

Aldagaien balioa aztertzea

Aldagai baten balioak kontrolatu nahi badituzu, sartu aldagai hori Ikuskapena leihoan. Aldagaia ikuskatutako aldagaien zerrendan sartzeko, idatzi aldagaiaren izena Ikuskapena testu-koadroan eta sakatu Sartu.

Aldagaien balioak esparruan badaude bakarrik bistaratuko dira. Uneko iturburu-kodean zehaztuta ez dauden aldagaien lekuan, balioaren ordez mezu bat ("Esparrutik kanpo") agertzen da.

Ikuskapenaren leihoan matrizeak ere sar ditzakezu. Matrize-aldagaiaren izena indize-baliorik gabe sartzen baduzu Ikuskapena testu-koadroan, matrize osoaren edukia bistaratuko da.

Iradokizun-ikonoa

Editorean aurrez zehaztutako aldagai baten gainean sagua jartzen baduzu exekutatzean, aldagaiaren edukia laster-koadroan bistaratuko da.


Komando pilaren leihoa

Prozedura eta funtzioei deitzeko heirarkiaren ikuspegi orokorra ematen du. Iturburu-kodeko uneko puntuan beste prozedura eta funtzio batzuek zein prozedura eta funtziori deituko dioten zehaztu dezakezu.

Exekuzio-garaiko erroreen zerrenda

1 Salbuespena gertatu da

2 Sintaxi-errorea

3 Itzuli Gosub gabe

4 Parametro ez baliozkoa

5 Prozedura-dei baliogabea

6 Gainkezkatzea

7 Memoria nahikorik ez

8 Taulak baditu neurriak lehendik

9 Azpindizea barrutitik kanpo

10 Definizioa bikoiztuta

11 Zatitzailea zero

12 Aldagaia definitu gabe

13 Motak ez datoz bat

14 Baliogabeko parametroa

18 Erabiltzaileak prozesua eten du

20 Berrekin errorerik gabe

28 Pila-lekurik ez

35 Sub edo Function zehaztu gabe

48 Errorea DLL kargatzean

49 Okerreko DLL dei-konbentzioa

51 Barneko errorea

52 Okerreko fitxategi-izena edo zenbakia

53 Fitxategia ez da aurkitu

54 Okerreko fitxategi modua

55 Fitxategia jada irekita

57 Gailuaren S/I errorea

58 Fitxategia badago lehendik

59 Okerreko erregistro-luzera

61 Diskoa beteta

62 EOF-tik harago irakurtzen

63 Okerreko erregistro-zenbakia

67 Fitxategi gehiegi

68 Gailua ez dago erabilgarri

70 Baimena ukatu egin da

71 Diskoa ez dago prest

73 Eginbidea inplementatu gabe

74 Ez jarri beste unitate baten izena

75 Bide-izena/fitxategia atzitzean errorea

76 Bide-izena ez da aurkitu

91 Objektu-aldagaia ez da ezarri

93 Baliogabeko eredu-katea

94 Ez da zero erabiltzea onartzen

250 DDE errorea

280 DDE-konexioarentzako erantzuna itxaroten

281 Ez dago DDE-kanalik erabilgarri

282 DDE konexio-hasieratzeak ez du erantzunik jaso

283 Aplikaziok gehiegik erantzun diote DDE konexio-hasieratzeari

284 DDE kanala blokeatuta

285 Kanpoko aplikazioak ezin du DDE operazioa burutu

286 Denbora agortu da DDE-erantzuna itxarotean

287 erabiltzaileak ESCAPE sakatu du DDE operazio bitartean

288 Kanpoko aplikazioa lanpetuta

289 DDE eragiketa daturik gabe

290 Datuak okerreko formatuan daude

291 Kanpo aplikazioa itxi da

292 DDE konexioa eten edo aldatu da

293 DDE metodoa deitu da kanalik ireki gabe

294 Baliogabeko DDE esteka-formatua

295 DDE mezua galdu da

296 esteka dagoeneko itsatsi da

297 Ezin da esteka modua ezarri esteka gaia baliogabea delako

298 DDEk DDEML.DLL fitxategia behar du

323 Ezin da modulua kargatu

341 Baliogabeko objektu-indizea

366 Objektua ez dago erabilgarri

380 Okerreko propietate-balioa

382 Propietatea soilik irakurtzekoa da

394 Propietatea soilik idaztekoa da

420 Baliogabeko objektu-erreferentzia

423 Propietatea edo metodoa ez da aurkitu

424 Objektua behar da

425 Objektuaren baliogabeko erabilera

430 OLE Automatizazioa ez dago jasanda objektu honetan

438 objektuak ez du euskarririk propietate edo metodo honentzat

440 OLE automatizazio-errorea

445 Objektuak ez du ekintza hori onartzen

446 emandako objektuak ez du euskarririk izendun argumentuentzat

447 Objektuak ez du uneko eskualde-ezarpenarentzat euskarririk

448 Zehaztutako argumentua ez da aurkitu

449 Argumentua ez da aukerakoa

450 Okerreko argumentu kopurua

451 Objektua ez da bilduma

452 Baliogabeko ordinala

453 Zehaztutako DLL funtzioa ez da aurkitu

460 Baliogabeko arbel-formatua

951 Ustekabeko sinboloa:

952 Espero zena:

953 Sinboloa espero zen

954 Aldagaia espero zen

955 Etiketa espero zen

956 Ezin da balioa aplikatu

957 Aldagaia jada definituta

958 Azpi prozedura edo funtzio prozedura badago zehaztuta

959 Etiketa jada definituta

960 Ez da aldagaia aurkitu

961 Matrizea edo prozedura ez da aurkitu

962 Prozedura ez da aurkitu

963 Etiketa ez dago definituta

964 Datu mota ezezaguna

965 Exit espero zen

966 Instrukzio-blokea oraindik irekita: falta da

967 Parentesiak ez datoz bat

968 Sinboloa aurretik definitu da desberdin

969 Parametroak ez datoz bat prozedurarekin

970 Baliogabeko karakterea zenbakian

971 Matrizeak neurriak behar ditu

972 Else/Endif If gabe

973 ez da onartzen prozedura batean

974 ez da onartzen prozedura batetik kanpo

975 Dimentsio espezifikazioak ez datoz bat

976 Aukera ezezaguna:

977 Konstantea birdefinitu da

978 Programa handiegia da

979 Ez dira onartzen kateak eta matrizeak

1000 Objektuak ez du propietate hau

1001 Objektuak ez du metodo hau

1002 Ezinbesteko argumentua falta da

1003 argumentu kopuru baliogabea

1004 Errorea metodo bat exekutzatzean

1005 Ezin izan da propietatea ezarri

1006 ezin izan da propietatea zehaztu

Emaguzu laguntza!