Basic editorea

Basic editoreak testu-dokumentuetan editatzeko erabiltzen dituzun funtzio estandarrak eskaintzen ditu. Editatu menuko funtzioak (ebaki, ezabatu, itsatsi), testua ⇧ teklaren bidez hautatzeko aukera eta kurtsorea kokatzeko funtzioak (adibidez, hitzetik hitzera joatea eta gezi-teklekin).

Lerro luzeak hainbat zatitan banatu daitezke. Horretarako, txertatu zuriunea eta azpimarra-karakterea (_) lerroaren azken bi karaktere gisa. Horrek lerroa hurrengo lerroarekin lotzen du, lerro logikoa osatuz. (Basic modulu berean "Option Compatible" erabiltzen bada, lerro-jarraipenaren eginbidea iruzkin-lerroetan ere baliozkoa izango da.)

Makro barrako Exekutatu BASIC ikonoa sakatzen baduzu, programaren exekuzioa Basic editorearen lehen lerroan hasiko da. Programak aurreneko Sub edo Function exekutatzen du, ondoren programaren exekuzioa gelditu egiten da. "Sub Main" ez da lehenetsiko programa exekutatzean.

tip

Sartu zure Basic kodea IDEa lehen aldiz irekitzen duzunean ikusten duzun Sub Main eta End Sub lerroen artean. Bestela, ezabatu lerro guztiak eta sartu zure Basic kodea.


Proiektuan nabigatzea

Liburutegi-zerrenda

Tresna-barraren ezkerreko Liburutegia zerrendan, hautatu liburutegi bat editorean kargatzeko. Hautatutako liburutegiaren lehen modulua bistaratuko da.

Objektu-katalogoa

Egin klik Makro tresna-barrako Objektu-katalogoa ikonoan Ikonoa objektu-katalogoa bistaratzeko.

Elkarrizketa-koadroak aurkezpen hierarkikoan erakusten du lehendik dauden objektu guztien zerrenda. Zerrendako sarrera batean klik bikoitza eginda haren mendeko objektuak erakusten dira.

Modulu zehatz bat 'Editorea' ikuspegian bistaratzeko edo kurtsorea aukeratutako SUBRRUTINAREN edo FUNTZIOAREN gainean jartzeko, sakatu bi aldiz dagokion sarreran.

Basic-en iturburu-kodea gordetzea eta kargatzea

Basic kodea testu-fitxategi batean gorde dezakezu beste programazio-sistema batzuetan gordetzeko eta haietara inportatzeko

warning

Basic elkarrizketa-koadroak ezin dituzu testu-fitxategietan gorde.


Iturburu-kodea testu-fitxategian gordetzea

  1. Objektu-katalogoan, hautatu testu gisa esportatu nahi duzun modulua.

  2. Sakatu Makro tresna-barrako Gorde iturburua honela ikonoa.

  3. Hautatu fitxategi-izena eta sakatu Ados fitxategia gordetzeko.

Iturburu-kodea testu-fitxategitik kargatzea

  1. Objektu-katalogoan, hautatu iturburu-kodea zein modulutara inportatu nahi duzun.

  2. Kokatu kurtsorea programa-kodea txertatu nahi duzun lekuan.

  3. Sakatu Makro tresna-barrako Txertatu iturburu-testua ikonoa.

  4. Hautatu iturburu-kodea duen testu-fitxategia eta sakatu Ados.

Emaguzu laguntza!