Liburutegiak, moduluak eta elkarrizketa-koadroak

Atal honetan, LibreOffice Basic-eko liburutegi, modulu eta elkarrizketa-koadroen oinarrizko erabilera deskribatzen da.

LibreOffice Basic-ek proiektuak egituratzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizu. Basic-ek SUB eta FUNCTION indibidualak Basic proiektu batean batzea ahalbidetzen duten hainbat "unitate" onartzen ditu.

Liburutegiak

Liburutegiak moduluak antolatzen laguntzen duten tresnak dira, eta dokumentu edo txantiloi batean erants daitezke. Dokumentu edo txantiloi bat gordetzean, liburutegiko modulu guztiak ere automatikoki gordetzen dira.

Liburutegi batek 16.000 modulu eduki ditzake.

Moduluak

Moduluek SUB eta FUNCTION elementuak dituzte, aldagai-deklarazioekin batera. Modulu batean gorde daitekeen programaren luzera gehienez 64 KBkoa da. Leku gehiago behar izanez gero, LibreOffice Basic proiektua hainbat modulutan banatu daiteke, eta horiek liburutegi bakarrean gorde daitezke.

Elkarrizketa-koadroen moduluak

Elkarrizketa-koadroen moduluek elkarrizketa-koadroaren definizioak (propietateak barne), elkarrizketa-koadroko elementu bakoitzaren propietateak eta esleitutako gertaerak gordetzen dituzte. Elkarrizketa-koadroen moduluek elkarrizketa-koadro bakarra eduki dezaketenez, sarritan "elkarrizketak" deitzen zaie.

Emaguzu laguntza!