Objektu-katalogoa erabiltzea

Objektu-katalogoak LibreOffice aplikazioan sortutako modulu eta elkarrizketa-koadro guztien ikuspegi orokorra ematen du.

Egin klik Makro tresna-barrako Objektu-katalogoa ikonoan Ikonoa objektu-katalogoa bistaratzeko.

Elkarrizketa-koadroak aurkezpen hierarkikoan erakusten du lehendik dauden objektu guztien zerrenda. Zerrendako sarrera batean klik bikoitza eginda haren mendeko objektuak erakusten dira.

Modulu zehatz bat 'Editorea' ikuspegian bistaratzeko edo kurtsorea aukeratutako SUBRRUTINAREN edo FUNTZIOAREN gainean jartzeko, sakatu bi aldiz dagokion sarreran.

Emaguzu laguntza!