Erantsi liburutegiak

Lokalizatu uneko zerrendan gehitu nahi duzun LibreOffice Basic liburutegia, eta gero, sakatu Ireki.

Fitxategi-izena:

Sartu erantsi nahi duzun liburutegiaren izena edo bide-izena. Zerrendako liburutegi bat ere hauta dezakezu.

Aukerak

Txertatu erreferentzia gisa (irakurtzeko soilik)

Hautatutako liburutegia irakurtzeko soilik den fitxategi gisa gehitzen du. Liburutegia LibreOffice abiarazten duzun bakoitzean kargatzen da.

Ordeztu lehendik dauden liburutegiak

Uneko liburutegiaren izen bera duen liburutegi bat ordezten du.

Emaguzu laguntza!