Python scripten antolaketa eta kokalekua

LibreOffice makroak modulu-fitxategietan daude bilduta. Moduluak normalean liburutegi-karpetatan dauden elkartuta eta liburutegiak edukiontzietan daude elkartuta. Edukiontzi horiek zuzenean moduluak ere eduki ditzakete.

Liburutegiak makroen kategoria osoak edo aplikazio osoarenak talde handietan elkartzeko modu gisa erabiltzen dira. Moduluak sarritan funtzionaltasunaren arabera elkartzen dira, adibidez elkarrekintza motaren edo kalkulu motaren arabera. Banakako makroak azpierrutinak eta funtzioak dira. Beheko irudian, LibreOffice makro-liburutegien egitura hierarkikoaren adibide bat ikusi daiteke.

Liburutegi-edukiontziaren diagrama

Irudia: Makro-liburutegien hierarkia.

Edukiontziak erabiltzaile-interfazearen bidez atzitu daitezke LibreOffice programa guztietan. Joan Tresnak > Makroak > Antolatu makroak > Python aukerara Python makroen elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

'Hemengo makroa' zerrendan hiru liburutegi-edukiontzi erakusten dira:

  1. Nire makroak: LibreOffice erabiltzailearentzako erabilgarri dauden makro pertsonalak.

  2. Aplikazioaren makroak: LibreOffice aplikazioarekin ordenagailu erabiltzaile guztientzat instalatutako sistema-makroak

  3. Dokumentu-makroak: Dokumentu bakoitzak dokumentuan bertan erabiltzaile guztientzat erabilgarri dauden makroak eduki ditzake.

Python scripten kokapena

Begiratu Saioaren informazioa eskuratzea Python scripten kokalekuak programazio bidez atzitzeko.

Aplikazio-makroak

Kokaleku (edukiontzi) honetan dauden makroak instalazio-programak kopiatu zituen eta ordenagailuko edozein erabiltzailek erabil ditzake, eta edozein dokumentu irekik atzi ditzake edukiontzian biltegiratutako makroak. Administrazio-eskubideak behar dira horko makroak editatzeko edo berriak biltegiratzeko.

LibreOffice Macros edukiontziak fitxategi-sisteman duen kokapena sistema eragilearen araberakoa da:

Nire makroak

Edukiontzi hau LibreOffice erabiltzaileak soilik atzi dezake. Edozein dokumentu irekik atzi ditzake edukiontzian biltegiratutako makroak. Kokaleku honetako makroak LibreOffice erabiltzailearen profilean biltegiratzen dira.

'Nire makroak' edukiontziaren kokalekua erabiltzaile-espazioan dago eta sistema eragilearen araberakoa da:

Dokumentu-makroak

Dokumentu-makroak dokumentuan kapsulatuta daude eta hura irekitzen denean soilik daude erabilgarri.

Liburutegiak, moduluak eta makroak

Python makroak liburutegietan, moduluetan eta makroetan egon daitezke antolatuta. Erabili makro-liburutegien hierarkia gida modura makro berriak modulu-fitxategietan sortzean edo instalatzean, modulu-fitxategi berriak liburutegi-karpetatan sortzean edo liburutegi-karpeta berriak edukiontzietan sortzean.

Emaguzu laguntza!