Integrated Development Environment (IDE) bat konfiguratzea Python erabiltzeko

Python makroak idazteko, urrats gehiago egin behar dira IDE bat konfiguratzeko.

LibreOffice suiterako Basic lengoaiako makroen garapenean ez bezala, LibreOffice Python scripten kasuan kanpoko IDE (Integrated Development Environment) bat konfiguratu behar da. IDE anitz daude eskuragarri, hasiberrientzat direnetatik hasi eta Python kodetzaile aurreratuentzako direnetaraino. Python IDE bat erabiltzean, programatzaileek eginbide aurreratu asko dituzte eskura, esaterako sintaxiaren nabarmentzea, kodearen tolestea, klaseak arakatzea, kodea osatzea, kode-estandarrak behartzea, probetan oinarritutako garapena, arazketa, bertsioen kontrola eta beste hainbat gehiago. Python aplikazioak diseinatzea eta garatzea begiratu dezakezu wikian informazio sakonagoa nahi baduzu zure IDEaren eta exekutatzen ari den LibreOffice instantzia baten arteko zubia nola konfiguratu ikasteko.

APSO hedapena

Alternative Python Script Organizer (APSO) hedapenak Python scriptak editatzen laguntzen du, batez ere dokumentu batean kapsulatuta daudenean. APSO erabilita, iturburu-kodea editatzeko gogokoen duzun editorea konfiguratu dezakezu eta horrekin Pythonen kontsola integratua abiarazi eta Python scriptak araztu. Badaude ausazko UNO objektuak aztertzen laguntzen duten hedapenak ere, begiratu Python aplikazioak diseinatzea eta garatzea hedapen horiei buruzko informazio gehiago jasotzeko.

Emaguzu laguntza!