Elkarrizketa-koadro bat irekitzea Python bidez

LibreOffice elkarrizketa-koadro estatikoak Elkarrizketen editorearekin sortzen dira eta toki batean baino gehiagotan gordetzen dira pertsonalak badira (Nire makroak), partekatuak badira (LibreOffice makroak) edo dokumentuan enkapsulatutakoak badira. Elkarrizketa-koadro dinamikoak, berriz, exekuzio-garaiak eraikitzen dira Basic edo Python scriptetatik abiatuta, edo LibreOffice programak onartutako beste edozein lengoaia erabilita. Elkarrizketa-koadroak Python bidez irekitzea hementxe azaltzen da. Salbuespenen maneiua eta internazionalizazioa ez dira sartu, azalpenak argiagoak izan daitezen.

Nire makroen edo LibreOffice makroen elkarrizketa-koadroak

Beheko adibideek Access2Base Trace kontsola edo TutorialsDialog elkarrizketa-koadroa irekitzen dute honako Tresnak - Makroak - Exekutatu makroa menuarekin:


        # -*- coding: utf-8 -*-
        from __future__ import unicode_literals
            
        def consoleDlg():
            ctx =XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext()
            smgr = ctx.getServiceManager()
            dp = smgr.createInstanceWithContext("com.sun.star.awt.DialogProvider", ctx)
            dlg = dp.createDialog( "vnd.sun.star.script:Access2Base.dlgTrace?location=application")
            dlg.execute()
            dlg.dispose()
            
        def tutorDialog():
            ctx =XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext()
            smgr = ctx.getServiceManager()
            dp = smgr.createInstanceWithContext("com.sun.star.awt.DialogProvider", ctx)
            dlg = dp.createDialog("vnd.sun.star.script:Standard.TutorialsDialog?location=application")
            dlg.execute()
            dlg.dispose()
            
        g_exportedScripts = (consoleDlg, tutorDialog)
    

Dokumentuetan kapsulatutako elkarrizketa-koadroak

Beheko adibideak berriki editatutako Dialog1 elkarrizketa-koadroa irekitzen du dokumentu batetik, Tresnak - Makroak - Exekutatu makroa menuarekin:


        # -*- coding: utf-8 -*-
        from __future__ import unicode_literals
            
        def docDialog():
            """ Bistaratu dokumentu batean oinarritutako elkarrizketa-koadro bat """
            model = XSCRIPTCONTEXT.getDocument()
            smgr = XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext().ServiceManager
            dp = smgr.createInstanceWithArguments( "com.sun.star.awt.DialogProvider", (model,))
            dlg = dp.createDialog( "vnd.sun.star.script:Standard.Dialog1?location=document")
            dlg.execute()
            dlg.dispose()
            
        g_exportedScripts = (docDialog,)
    

Begiratu {instalazioa}/program/ direktorioan dagoen msgbox.py Pythonen elkarrizketa-koadro dinamikoen adibideak ikusteko.

Emaguzu laguntza!