Basic elkarrizketa-koadroa sortzea

  1. Aukeratu Tresnak – Makroak – Antolatu elkarrizketa-koadroak, eta sakatu Berria.

  2. Sartu izen bat elkarrizketa-koadrorako eta sakatu Ados. Elkarrizketa-koadroaren izena geroago aldatzeko, egin eskuineko klik fitxako izenean eta aukeratu Aldatu izena.

  3. Egin klik Editatu botoian. Basic elkarrizketa-koadroen editorea irekiko da, eta elkarrizketa-koadro hutsa edukiko du.

  4. Tresna-koadroa barra ikusten ez baduzu, sakatu Txertatu kontrolak ikonoaren ondoko gezia Tresna-koadroa barra irekitzeko.

  5. Egin klik tresna batean eta arrastatu elkarrizketa-koadrora kontrola sortzeko.

Emaguzu laguntza!